Maria Iztueta Lizaso
Eldua auzoa; Berastegi (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Maria Berastegiko Eldu auzoko Argiñanea baserrian jaio zen. Hamar senidetan seigarrena zen bera, eta auzoko batek neskametzarako lantokia bazeukala esan zionean, ez zuen zalantzarik izan. Bazituen hamabost urte, eta etxetik kanpo zerbait ezagutzeko gogoa ere bai, eta han joan zen Ordiziako kale nagusiko etxe batera neskame. Han hiru urte pasatu zituen, abuztuko Ama Birjinaren egunean jaiotetxera itzuliz, eta asteazkenetan azokara joaten zen aitaren berriak jasoz. Gustura bazegoen ere, etxea gertuago nahi zuela eta, hiru urte pasatu ondoren handik Tolosara joan zen okindegi batera lanera. Han beste lau urte egin zituen, eta handik Donostiako pentsio batera joan zen. Han zebilela lagun batek Londres hotelean lana izango zuela esan zion, eta hala joan zen bertara. Hogeita hiru urterekin hasi, eta hogeita hamazazpi urte bete arte egin zuen han lan. Ezkio-Itsasora ezkontzea erabaki zuen orduan. Seme bat izan eta gutxira hil zitzaion gizona istripuz, eta alargundu ondoren Elduara itzuli zen bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRS-034 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?