"Basoko" goitizena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BGO-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tomas bat baino gehiago daude Berangon, eta mendi aldean bizi denez, Tomas `Basoko´ deitzen diote. Bide bazterreko zuhaitzak moztu gabe daudenez, baso antza du Tomasen etxerako bide inguruak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: BGO-004/002
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Gaitzizenak
Transkripzioa
- Lagunek esaten eusten Tomas `Basoko´ esaten eusten batzuk.
- `Basoko´?
- Bai, basoan bizi nazen lez `Basoko´ esaten herrikok, ze dau beste bat Tomas, ze Tomas hiru edo lau dauz Berangon, ta “ah el del monte” esaten deiri, bueno.
- Orduen `Basoko´?
- Bai, `Basoko´.
- Bueno...
- Egi da, bason bizi naz.
- Bai, egixe da hori. Tomas `Basoko´. Bai, kosta dazta hau topatie, bai, baso ilunien dao sartunde....
- Bai, hori bai, ze horrek ez deko... holan sartzen zara ta pentsa lei dala zulo bat holan dana...
- Benetan e, politte bai, baiña...
- Bai, bueno... Esaten [dotseu] alkateari, Berangoko alkat... hamengo alkaldesari, esaten [dotseu]: ba apur bet eskinek garbitu holan, auzokok ez debela eureri ezer ukuturik, ba ez dou ukutzen ezeri ta arbolak podaugaitik ez da galtzen ezer bere, baia... Ze eingo dogu ba? Halan gauz.
Egilea(k): Javier Arriaga Ruiz de Velasco (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!