Eustakia Bilbao Arrola Kaki

Berango (Bizkaia) (1927)

Biografia

1927. urtean Berangoko Berangotxu baserrian jaio zen. Hamaika neba-arrebatatik bosgarrena izan zen bera. Ama Lemoizeko Basorda auzoan jaio eta gerora, Andrakan bizi izan zen; aita Algortako Fadura auzoakoa zuen. 47 urterekin hil zitzaien aita eta oso gizon ezaguna zen, Algortako udaltzainen nagusia izan bai zen. Ama bere aldetik, Rufino Arrola trikitilari ospetsuaren arreba zen eta morroi lanetan Berangoko jolastokira etorri zenean elkar ezagutu zuten. Sei urterekin sartu eta 14 urte izan zituen arte ikasten jardun zuen Berangoko eskolan. Etxeko jeneroa, egurra, esnea... saltzera joaten ziren Neguri eta Algortako familia aberatsen etxeetara. Hogei urte zituela, erromeria batean ezagutu zuen gizona eta hiru urte batera egon ostean, berarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Urteak igarota, Berangotxu bota egin zuten eta hortik aurrera, Berangotxubarri baserrian bizi izan da bere familiarekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
BGO-001 2012 Euskal Herriko Ahotsak
BGO-002 2012 Euskal Herriko Ahotsak
BGO-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia