Bera (Nafarroa)

Lehen animaliek, landareek... solas egin

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Denak solastatzen omen ziren. Hori, “Ez, horrek jan… Ez, ez ni jan, ez, jan ezazu… jan ezazu hori”, bata bertzeari horrela aritzen zirela. Eta goroldioa zela solasik egiten ez zuena, lurrean beti zanpatua zelako. Baina, igan zela haritz gainera, eta erran ziola, a… handik oihu egin zuela:
- Ni naiz nor nire buru.
Haritz gainetik… haritz gaineko… goroldioak oihu eginkatu zuela. Beti zangopean ibiltzen zituztela eta haiek ez zutela deusetarako deretxorik. Eta hura, haritz gainetik hark oihu eginkatu zuela.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia