Heriotzaren berri nola eman
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-031-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: BRA-031/018
- Gaia(k):
Transkripzioa
Hasiko gara hiltzetik; bueno, hiltzen da eta joaten zinen auzoko lehenbiziko etxera, eta erraten zenuen “hil zaigu” eta hura joaten zen eta jotzen zen agonia. Eta agonia jo eta orduan ba abisatzen tz... genituen oinez, e! zertaz ez zen beikulorik eta deus, eta oinez abisatzen genuen auzoa eta… (hori). Gero, hori, auzotik etortzen ziren hori, bi neskatxa eta e... ibiltzen ziren pariente guztiak hori, e... abisatzen; bertze auzoak eta pariente guztiak, pasatzen zenuen orduz eta… Eta ematen zizuten gero, etortzen zinelarik bada ematen zitzaien bazkaria edo zerbait neska haiei.
Gero arratsa ailegatzen zen eta gaubeila egiten zen, eta Arrosarioa errezatu eta Arrosarioa errezatu eta Arrosarioa errezatu, eta gero, bada... goizeko bostetan edo horrela, hamabietan edo horrela ematen zen hori… afaria, eta goizeko bostetan edo seietan edo horrela ematen zen txokolatea, eta… ja etxera. Eta gu baino lehenagokoak, bada orduan kaxa, eta joaten zinen hori... hemen Teodosiok egiten zituen, kaxak egiten zituena, egin egiten zituen berak, eta neskatxak gaubeilan egin behar zuten hura forratu beltzaz, lana zen, e! Eta… baina gu, nire denborakoz ja hori ez zen, ja ekartzen zituzten kaxak eginak, eta prezio diferen... desberdinetakoak eta bueno, horrela, egiten zen.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!