Kontrabandisten trukoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-031-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: BRA-031/015
- Gaia(k):
Transkripzioa
Truko bat hori zen, makila behar zen beti berdea, hark lurrean harria jota egiten zuen kaxk! Kaxk! Baina idorrak egiten du klask! Eta... “Oi! Hori ez zen kontrabandista!”, sumatuz gero karabineroak izanen zirela nonbait ere, horrela zihoazenak eta hori, beti berdea, lehengo zaharren kontsejua.
Eta horretatik aparte, lehengo zaharrek erranen zuten: “Kasu, e! Ez hor bertzeak baino gehiago dirurik eta agertzen ari, e! Begira zeuden buruak agertzeko. Besta gutxi egin!”. Eta hola, hala da. (...)
Erraten zuten: “Ba! begira, jenderik ez pasatu, jenderik ez hartu pasatzeko, jendeak solas egiten dik, behiak eta paketak, haiek ez ditek egiten”.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!