Bera (Nafarroa)

Bastida baserria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-031-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bastida baserrian e... ematen zioten eskatzaileari, eskatzaile erraten genion, eta ematen zioten hori... lo egiteko tokia, behin heian, eta... eta arratsetan, arratsetan ematen zioten hori, eltzaria, eta goizetan desaiunoa, bueno, kafesnea edo esne hutsa edo nik ez dakit zer emanen zioten, baina ematen zioten. Eta... eta juntatzen ziren baina aunitz, e! Ez zen behin ere okasiorik izan, zertaz fidatu behar duzu, ez? e hori... bakoitza bere lekuko jendea etortzen zen, eta, batzuk hagitz ezagunak genituen, baina bertze batzuk ez, eta... Ez, ez, egiten zuten lan izugarria egiten zuten. Eta han ijito batzuk ere egon ziren, egunak hor pasatu zituzten; eta azpiko aldean bazuten holako etxe txiki bat eta hartan egon ziren, eta, ez, ez, izugarrizko hori ziren, ospedajea ematen zutenak, bueno!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia