Bera (Nafarroa)

Ogia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-031-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Maira izaten zen, maira. Eta halako… makil leun bat, hartan irristatzeko... galbahea irristatzeko. Eta, hori egiten zenean, egin orantza han. Ekartzen genuen legamia, orantza erraten diote zenbait tokitan, legamia ekartzen genuen eta harekin masa egin, eta lo egiten paratu, harrotu bitartean. Eta gero paratu ogiak, holako taula espres bat izaten zen bere maindire harizkoekin, hartan paratu, ogiak paratu bat banaka, eta, ematen zioten arrautza gainetik… bai, bai, presumituak izaten ziren, bai, hori izateko… kolore ona izateko, arrautza pixka batekin pasatzen zuten. Eta haiek labean sartu, labea bitartean berotua eduki, arbaztekin berotzen zen. Otatza hoberena. Otatza eta gero, ura garbi-garbi egin eta hartan sartu bat banaka. Izaten zen urkila, horiek sartzeko.
- Urkila zer da?
- Urkila… holako… hori bat. Lehenbiziko pala handi batekin sartzen zuten, eta gero ateratzeko urkila. Urkila da…
- Ze bi mutur… horrela, bi…
- Bi punta dituena?
- Bi punta?
- Ez, ez, leuna izaten da, pala bat bezala baina bikoa. Hura… burdinazkoa izaten da. Harekin hartu eta ogiak ateratzen ziren.
Eta klaro, haren ondotik aunitzetan sagarrak sartzen genituen. Onak izaten dira sagarrak erretzeko.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia