Bera (Nafarroa)

Janzkera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-031-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez, soinak erosirik ez, etxean egin, zertaz nire... gu, orduan zen hemen ohitura, hori... joateko e... mojak, kolegioa, bazen… eskola bat, eskola zen, baina bazen… bertze bat erakusten zizutena Corte y confezión. Eta… eta egiten zenuen, han ikasten zenuen pixka bat eta han hori, baina gure... nire bi ahizpa zaharrenak-eta ba! poliki egiten zuten josi, (bai), galtzak eta atorrak gizonarenak eta… guretzat, zertaz orduan gainera hasi sostenetik hasi eta braga dena, dena etxean egin behar zen, e!
- A ba! eta bragak nola?
- Oi! telazkoak! A seguro! (ai ei!) Gure denboran bada gu horrela bizitu gara! Eta...
- Eta sujetadoreak ere horrela?
- Eta sujetadoreak ere...
- Telarekin?
- Telarekin egiten genituen, bai, bai.
- Joe, ze artistak!
- Beharko, ez zen... ez zen saltzekorik. Eta haur bat jaio behar baldin bazen, jaiotzeko zelarik, bada egin behar zenituen ator txiki-txikiak, eta kamiseta... –ez dakit kamiseta, ez naiz oroitzen, akaso bazen saltzeko, ez dakit– eta dena, dena erosi egiten zen. Dena erosi ez, dena etxean egin, ez, tela erosi.
- Tela erosi, ez?
- Tela erosi. Eta tela izaten genuen eta... eta pañueloak poltsakoak, bai, etxean egin bainika eta... egiten genituen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia