Bera (Nafarroa)

Arropa garbitzea. Bokata

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-031-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, zuek bokata jakin nahi duzue nola egiten zen? Bokata. Eta, zer izaten zen… arraska, beheitiko arraska ez zarete ohartu nolakoa den?
- Bai.
- Hori da lehenagoko arraska, lehenagoko fregadera. Eta, horretan paratzen zen… horretan egiten ziren hori… ontziak garbitu eta zerri bazka izaten zen tinakoa, zerri bazkarentzat. Tinakoa izaten zen barrika koskor bat bezala, bakarra… zabala, hiru… hankaren gainean. Eta, hartara botatzen ziren zerri bazkak gero hartatik egiteko, eta hura ere arraskan izaten zen.
Eta izaten zen pedarra, eta izaten zen suila. Horiek urarentzat, ur garbia… hartzeko.
Eta gero… egiten zen bokata, horretan. Eta bokata egiten zen hori… lixiba egosten zen pazia handi batzuetan… letoi horizko pazia handi batzuk izaten ziren eta… badira oraindik goitian ere, bakarra zulatuak eta… Eta haietan egiten zen hautsa. Hauts zuria gordetzen zen, horrena… sagar egurrarena, zuri-zuria izaten zelakoz. Eta gero hari xaboi koxkorrak eta gauzak ematen zitzaizkion, eta bitartean bokata… bueno, maindireak-eta garbituak izaten ziren, denak garbi-garbi eginak eta xaboituak, eta haiek paratuak… horretan, kupelean paratuak izaten ziren denak, bat banaka. Eta gero izaten zen trapu zuri bat haien gainean, trapu zuri fin bat. Eta gero izaten zen hauts-zakua, zakuzko… hauts-zakua, hartan iragazteko. Eta botatzen zen harat… egosten zenean, hori dena egosten zenean, eta, hantxe garbi-garbi egiten ziren, zuri-zuriak gelditzen ziren. Eta etxe guztian barrena laino on batek korritzen zuen. Eta gero garbitu eta hedatu, izaten zen… hedatzeko tokia buru-bururainoko alanbrea… baratze izkinan, eta, izaten ziren hamar… hamabi maindire! Eta haiek denak idortzen zirenean, denak plegatzen ziren bi lagunen artean, eta bokata-saskia izaten zen, bokata-saski zabal bat. Oraindik… berriki samar hemen izaten zen, bi esku-txikirekin, eta honako… horiek bezala eginak, ondaskiak eta miaskiak eta horiek bezala eginak, bakarra zabalak, aztal zabalekin eginak izaten ziren, egurrezko, igual-igual gaztainazkoak. Eta hartan plegatu eta paratzen ziren, dena plega-plega eginak, eta haiek hurrengo bokata egin bitarteraino, hantxe gero… egoten ziren, zuri-zuriak, usaina dariela, erramu hori ematen zitzaien tartean.
- Eta errekan izaten zen harri bereziren bat, ez? Garbitzeko…
- Bokata-harria. Bokata-harri ederrak izaten genituen han, hemen eta hor ere bai, bertze ur horretan, ura azkarki izaten zen eta bokata-harri ederrak izaten ziren. Udan, presara sartu eta hantxe urean garbitzen ziren, eta neguan berriz izkinatik. Bokata-harriak izaten ziren.
- Eta ematen zen zerbait ere usain ona izateko? Arropari?
- Bai, erramu ematen genion, erramu… bai.
- Baina zer, horrela, hostoren… bat edo…?
- Bai, erramu adaska ematen zitzaion… paziari egostean.
(…) Hauts puska bat eman paziari, eta xaboiak ere bai denak xerratuak ematen zitzaizkion, xaboi koskor guztiak gorde, eta haiek xerratu eta eman. Eta, gero pazia hartan desegiten zen eta ura bota, ur hura. Aski bokata ederrak egiten ziren.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia