Bera (Nafarroa)

Nola joan zen Ameriketara

Nola joan zen Ameriketara Anaia etxerako gelditzekoa zenez, kanpora ateratzea pentsatu zuen. Lehenbiziko Frantziara joatea pentsatu zuen, baina aitaren lehengusua Ameriketan zegoen eta erreklamatu zuen bera. Iruñean gestoria bat zegoen paperak egiteko eta Bilboko kontsulatuan azterketa egin behar zuten. Azterketa gainditzen bazuten bisa ematen zieten. Bakarrik egiten zuen lan eta bazkaria ere berak egiten zuen. Karro bat eman zioten. Lehenbiziko Kaliforniara joan zen, han lau urte izan zen, baina udan bero ikaragarria egiten zuen (semitropikoa da) eta ez zuen aguantatzen. Gero, Iparraldera joan zen (bi egun eta gau bateko distantzia Kaliforniatik). Han bi lagun egon behar zuten. Urteko hilabete guztietan elurra egiten zuen. Hamar gradu zero azpitik izaten zen; hotz idorra zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaia etxerako gelditzekoa zenez, kanpora ateratzea pentsatu zuen. Lehenbiziko Frantziara joatea pentsatu zuen, baina aitaren lehengusua Ameriketan zegoen eta erreklamatu zuen bera. Iruñean gestoria bat zegoen paperak egiteko eta Bilboko kontsulatuan azterketa egin behar zuten. Azterketa gainditzen bazuten bisa ematen zieten. Bakarrik egiten zuen lan eta bazkaria ere berak egiten zuen. Karro bat eman zioten. Lehenbiziko Kaliforniara joan zen, han lau urte izan zen, baina udan bero ikaragarria egiten zuen (semitropikoa da) eta ez zuen aguantatzen. Gero, Iparraldera joan zen (bi egun eta gau bateko distantzia Kaliforniatik). Han bi lagun egon behar zuten. Urteko hilabete guztietan elurra egiten zuen. Hamar gradu zero azpitik izaten zen; hotz idorra zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia