Belauntzako festak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEL-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Belauntzako festak Sanjoanetan izaten ziren. Aizkolariak ekartzen zituzten. Festetako lehen bi egunak udalak ordaintzen zituen. Hirugarren eguna gazteek antolatzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 14a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: BEL-001/022
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Urduntxe komerik.
- Ta uain zeoze alaixeo. Zea, nik Belauntza ez det bat’e ezautzen ta.
- Ez?
- Ez. Ta garai haitan festak’e ingo zian ba.
- Hoixe baietz, San Juanetan. Herriko patroia da San Juan ta urtero festak. Uaiñ’e itten die /itteie/, e. Genealmente festatan jartzen du gaiñea uain, edo aizkolari batzuk diela o, badakizu, festa pixkat.
- Leheno nola izaten zan?
- Lehen’e ezautu… gure gazte… ni sasoiko nitzela’re aizkolarik-eta ezautu nittun nik.
- Apustuk eta izaten zian festetan?
- Ez, apustuik ez, bestela pesta jartzeko moimentue.
- Ze izaten zian hiru bat egun o hola?
- Bai. Lehendabiziko San Juan egune ta bigarrena herrik itten zittun, ayuntamentuk pagatzen zittun, ttunttunerok eta soiñu-jotzaillia izaten zan, ta haik pagatzen zittun herrik. Ta gero hirugarrena gaztek itten zuen, San Juan hirugarrena. Ta Tolosako festak eta, jende gutxi ta, bastante pobre geatzen zan, ta gero pensatu zuen gaztek, gure ondoren e, gure seme-alaba zaharrenan garaitsun eo, gazte festa ittea San Juan hirugarrenan partez. Ta aurreneko urte mordo baten ikeragarrizko munduk etortzen zien, [...] beheraiño kotxez beteta ta. Ta gero pixkana-pixkana-pixkana, sua itzaltzen dan bezelaxe, bukatu in zan.
- Uain ez da iten gazte festa?
- Uain ez aspalditxoko urtetan. Gaztek’e bi bandata-eo jarri zien ta…
- Bai, leheno esan dezu, bai.
- Bai.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!