Ramon Lopetegi Goikoetxea
Belauntza (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Arretxen jaio zen, aitaren jaiotetxean, eta bertan bizi izan zen ondoan Etxaburua eraiki zuen arte. 27 urterekin Maria Teresa Arregi Mendizabal berastegiarrarekin ezkondu eta bertan jarri ziren bizitzen. Bi seme-alaba izan zituzten. Lau senidetan zaharrena izanda, baserriko lana eta eskolako ikasketak uztartu zituen gazte-gaztetatik. Ikasketak amaitzean, Uranga fabrikan hasi zen lanean bi urtez. Gerora, Licar lantegian sartu eta 39 urtez aritu zen han lanean. 1976an, Belauntzako alkate izendatu zuten ia halabearrez, baina postu horretan jardun zen 11 urtez; zinegotzi ere izan zen hurrengo urteetan. Belauntzako Gure Txokoa, frontoia, kultur etxea eta ehiza-elkartea sortu zituen bere agintaldian. Metalgintzak jasan zituen garairik txarrenak ere ezagutu zituen, sindikalista izan baitzen. Erretiroa hartu zuenean, erlezaintzarako zaletasuna jorratu zuen. 1000 lore, ezti onenaren txapelketan, txapela jantzi zuen, eta bigarren eta hirugarren postuak ere jasotakoa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BEL-010 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?