Axenxio Zubia Sagardogi
Belauntza (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Artaben jaio zen, amaren jaiotetxean. Maria zuen ama, aita berriz, Lux, urte askoan herriko alkate eta epaile izandakoa. Bederatzi senideko familiko semea, morroi lanetan hasi zen hamar urterekin herriko beste baserri batean. 16 urte zituela, San Jose paper-fabrikan hasi zen lanean eta bertan pasa zituen 44 urte. 30 urterekin, Anuntxia Etxezarreta Regillagarekin ezkondu eta Leaburuko Torrean hartu zuen bizitokia. Lau seme-alaba izan zituen. Pilotarako eta herri kirolerako zaletasuna izan du gaztetatik; besteak beste, Belauntzako festetan harria jasotzen eta Leaburun soka tiratzen aritua da. Azken honetan, kopa altxa zuen tiratzailerik zaharrena zelako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BEL-008 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
BEL-009 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?