Zepo eta amuaz harrapatzen zituzten txori txikiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BED-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gazte gazterik hasi zen txoritan: zepoagaz eta amuagaz. Amu bati harra ipini, eta horrekin harrapatzen zituzten zozo-birigarroak. Eskopetarik ez du izan.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko urriaren 12a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: BED-001/005
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Eta txori kontuak eta orduan zu ibili izan zara, kazan-eta?
- Bai, baie… mutikotan ba gaztetan horrixek. Zepoakaz eta, hori zepoa bakizu, horrixekaz, eta antzuloagaz be bai e? Bai, zozo-birigarroa koiten han antzuloagaz bai, e?
- Ta ze ipintzen zenduen?
- Harra, harra, harra, bakizu zer dan harra, ezta? Harragaz e? ta edurregaz asko koiten ginduzen; orduen edurre be sarri eiten euen, oin baiño sano gehiao e? Kentzean zindun hori gorritxu bet ta ipinten zindun antzuloa pite zatitxu betegaz ta harragaz, holaxe jausten ziren, zozo-birigarroak bai.
- Eta gero?
- Ba jateko!
- Barrura! eta gozuak izaten ziran?
- Honbre! gozoak, apetitu ona, baia gozoa da, bai.
- Eta bestela hori zepoakaz eta amuakaz.
- Bai antzuloakaz. Bai, palutxu beteri hari… pite zatitxu bategaz antzuloa, sartu lurrean, egoten ziren… edurrik eta ez eurien ikusten eta etorten ziran, blas!, atoan jeusten ziren, goseagaz etorten ziren.
- Eta eskopetarik eta?
- Eskopetea nik ez dot eukin, e; txinberea bai, hori aire... Ezebez. Nik denporarik be ez dot eukin, ni Bilbora denpora guztien beharren; goizean joan ta geubean etorri, ze tranbie ta hartzean ta tardetan euen hemetik Bilbora, ordubete paseutxo igual, e!
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!