Bediako eta Arratiako gazteak Bilbora joaten ziren beharrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BED-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arratia izan arren, Bilbo eta Galdakao aldearekin hartu-eman handia izan dute. Galdakaoko "dinamitan", Basconian, Firestonen edo Bilbon egiten zuten lan gehienek. 14 urtegaz hasi zen bertara joaten, lanbidea ikastera eta beharrera.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko urriaren 12a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: BED-001/002
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
-Arratia izanda, zuek hartu-emona eta zeiñekin euki dozue gehiau, Arratiako Igorrekin-eta, edo gehiao Galdakaokin eta Amorebietakin-eta?
-Guk Bilborantza gehiao danok e! Tranbie be bertan paretan [ginduezan], tranbien beti Bilbora. Neu be Bilbon beharren ibili nitzen ta mutikorik.
-Hamengo jende asko-eta beharrean, Galdakao, Bilbo…
-Danak Baskonian enjeneral, ta Zuhatzun /Zugutzun/ hemen Dinamiten, ta Bilbon muellean.
-Dinamiten, hor Galdakaon?
-Galdakon. Ta gero ba Baskonia. Horixe. Ta gero horra bo bai muellera asko, Arratietik tranbiek beterik etorten ziran eta Bilboraarte. Bilbon ba badiñotsut, muellera jente asko joaten zan e?
-Muellera?
- Bai-bai, beharren, Arratietik e? Hemengo jentea enjeneral Baskoniara, eta Firestone. Firestone geroao, baie lehenao Baskoniara.
-Ta zu nun ibili ziñan?
-Ni neu Bilbon, ni ibili nitzen, ni naz elektrizistea, transformadoratan, mutikorik Egurenean. Eguren sano famosoa ixin de, lehenau hemen inguruan sano famosoa. Lo ke pasa ke ya hori desaparezidu ein de. Mutikorik ibili nitzen hantxe, Bilbon, Maximo Agirren; Gran Vian dau bokakalle bat, Maximo Agirre, ta hantxe, trasformadorak eta motorrak, elektrikuek.
-Eta zelan izan zan hamendik…
-Tranbien.
-Bai baiña, nun hasi ziñan zu ikasten elektrizista?
-Bilbon, mutikorik, ba hamalau urtegaz hasi nitzen-ta!
-Aittak esanda edo?
-Klaro. Bai-bai, Bilbora hamalau urtegaz ya. Tranbiek be orduen Arenalean paretan eurien, ta gero han... urte askora San Antonera, handik San Anton. Ta gero desaparezidu ein zan ezkero, azkenean ba trenean.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!