Beasain (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: klixkean

Umetako jolasak: klixkean <p>Umetako jolasak: klixkean, kanikatan (intxaurrekin egiten zuten), haritzak izaten dituen "poxpoli&ntilde;ekin"....</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-045-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak: klixkean, kanikatan (intxaurrekin egiten zuten), haritzak izaten dituen "poxpoliñekin"....

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hiztuna 1: Oain, adibidez, umek ze ez dauke? Jostaillutatik hasi ta eske, eske, dana ta ez dan guztie dauke. Ta gero eak bakarrik jolasten ez dakie. Laune behar doe jolasteko. Ba, gu ibiltzen giñen klixkeen esaten giñun guk.
- Klixkeen?
- Hiztuna 1: Klixken. Ta intxaurrekin hola bota ta bestek jo ta… Kanikan partez intxaurrekin eitten gendun guk.
- Hiztuna 2: Intxaurrik txikiñak apartau…
- Hiztuna 1: Txikiñak apartau…
- Hiztuna 2: Txikin-txikiñak.
- Hiztuna 1: Ta haikin.
- Hiztuna 2: Zu… kanikatan ibiltzen? Ezautzen dezu?
- Bai.
- Hiztuna 2: Ba, gu kanikatan intxaurrekin.
- Hiztuna 1: Ba, intxaur txikikin eitten gendun guk hoi. Eta poxpoliñekin… Zuk ezautuko dezu zer dan poxpoliñe o ez dakizu zer dan? Haitzek izaten don…
- Hiztuna 2: Haitzek izaten don holako pinporta txiki bat.
- Hiztuna 1: Ba, horri jartzen giñon txurten bat eta zibea bezela dantzan ibiltzen gendun. Osea, horik zien gure jolaseako tresnak.
- Orduan, bertan, inguruan topatzen zenuten… basoko intxaur, poxpolin…
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia