Beasain (Gipuzkoa)

Zaldizurreta baserria duke batena zen

Zaldizurreta baserria duke batena zen Zaldizurreta baserria Duque del Infantado-rena zen. Ordizian zituen bere ordezkoak, eta haien bitartez egiten zituzten ordainketa guztiak. Etxejabea, udan Lazkaora joaten zen. Haren inguruko kontuak. Jentilen inguruko pasadizoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-039-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zaldizurreta baserria Duque del Infantado-rena zen. Ordizian zituen bere ordezkoak, eta haien bitartez egiten zituzten ordainketa guztiak. Etxejabea, udan Lazkaora joaten zen. Haren inguruko kontuak. Jentilen inguruko pasadizoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten duzu baserria dukearena zela.
- Bai.
- Zeuek errentero…
- Bai, bai, bai, errentero.
- Dukearekin harremana nolakoa izaten zen?
- Batez.
- Edo noren bitartez…?
- Horrek Ordizin zittun jarrita halako bere ordezkok. Nola zan familia hura? Urbiztondo o hola uste det zala. Eta haik kobratzen zoen errentea. Hor, San Martin inguruun o izaten zan. Eta, gaiñea, eaman behar zitzaien errentea eta bi kapoi. Pisu onekook, e? Kapoiak. Ta etxen ez bazeren [hain] pisukok kanpotio erosi behar. Ta [holako kontuak] aittuta nao nola ibiltzen zien. Eta bea etortzen zan uda parten Lazkaoa. Han palazio bat dao mojan paren —ez dakit ezautzen dezun Lazkao—, bestalden. Edifizio oso ederra, e? Joe, Lazkaon daon ederrena bai. Eta hautza etortzen zan hura´re bere jende serbizio guztie hartuta hor etortzen zan.
- Dukea…
- El duque del Infantado. Horrek Ataunen zittun propiedade haundiik. Garai baten ejerzitoa izandakoa. Eta harek hemengo jentillek-eta esaten [zien horik]… Ataunen esaten due, ba, jentillen kontue ta?
- Bai.
- Horik bialdu zittun ta nausi in zan ta… Danana, e? Baso, baserri ta kristo guztik ein zan nausi.
- Orduan, hemen inguruan…
- Hemen Beasaiñen hiru baserri zittun, nik dakitela, e? Hiru baserri: Zaldizurreta, [Etxeubi] eta [Mariaras], han Ordiziko mugan. Harek Ataun alden zitun propiedade haundik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia