Taloa nola egiten zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-029-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: BEA-029/016
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Gogoan al duzu amak egindako taloak-eta, bueno, nola egiten zituen ta nolakoak ziren? Zer behar izaten zen taloa egiteko?
- Taloa eitteko iriñe, gatza ta ude.
- Hiztuna 3: Artiriñe…
- Artiriñe. Ogi-iriñe, igual. Ogi-iriñe [zehexeoa] izaten da. Nik neonek jateko´re nahio det taloona baiño. Taloona biunagoa izaten da, baiño bestea gozogoa izaten da, iriñena. Artoona lehorraoa izaten da. Horreati… Baiño hue etaatzeko´re eskue behar dezu, zeatik ama zana gureek eskue zon.
- Eskua bihar izaten zan, ez?
- Eskue.
- Ze masa…
- Masa eitten zon ta…
- … zapal-zapal edo zelan egiten zen?
- Geo, zea, ohol bat eukitzen zon, harei zapi txuri bat ipintzen zion uretan bustita, txa(b)al-txa(b)al einda, haren gaiñeen eitten zoon eta ez zitzaion easten. Geo tala-burnie holako kirtenakin —bruñí bat zeatzen zon— eta tala-burniri trapu harrekin easten zion taloa eta geo pixkat iruitzen zitzaion garaien ein zitzaiola azpikoa, eskukin hartu ta eskukin errez bueltatzen zan. Ta geo erretzen ai zala bestaldea bueltatzen… tu zan garaien, ba, erretakoa igual altxatzen zan dana. Eta geo altxatu ta suun aurren, prasaan aurren´e, zuk esan dezuna, su bajun´e ondo. Eko(no)mikan zailtxio, zeatio surtaa eskiñea barrua sartu ein behar zaio harrotzeko. Surtan hemen´e.
- Beheko suan errezago…
- Hemen´e bai, baiño beheko sue errezago da.
- Beste zapore bat ere emango zion, ez?
- Bueno, bueno. Harek eindako talook taloa gustatzen zitzaionak nahikoik´e ez zon eitten.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!