Beasain (Gipuzkoa)

Baserriko sukaldea, gelak, koltxoiak…

Baserriko sukaldea, gelak, koltxoiak… Jaiotetxea nolakoa zen: sukaldea, logelak. Ekonomikan arbia egosten zuten egunean birritan, abereei jaten emateko. Logelak nolakoak izaten ziren; artilezko koltxoiak. Koltxoiaren azpiko egitura, arto-orriekin egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jaiotetxea nolakoa zen: sukaldea, logelak. Ekonomikan arbia egosten zuten egunean birritan, abereei jaten emateko. Logelak nolakoak izaten ziren; artilezko koltxoiak. Koltxoiaren azpiko egitura, arto-orriekin egiten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gantzarain-haundi baserrian, zure jaiotetxen, sukaldea-ta nolakoa zen? Nola gogoratzen dituzu?
- Semea: Zeorren etxen…
- Beheko sue ta…
- Semea: Zeorren etxen…
- Ez, beheko suik ez non nik han ezautu.
- Ez?
- Ez, ekonomikea bakarrik, ekonomika haundie bee kaldera ta guzi —kaldera haundi bat o— eta hue ta dana. Geo, han e(g)osten giñuzen arbiik eta danak eunen bi aldiz: bat eguardi arten e(g)osten gendun, ta bestea atsalden jarri ta gaueako e(g)osten zan, goizen emateko.
- Eta, bestela, baserria nolakoa zen? Sukalde eta, gero, habitaziok zelakoak ziren?
- Habitaziok´e…
- Neskak alde batetik eta mutillak bestetik? Nola egiten zenuten lo? Edo guztiak habitazio bakar batean, logela bakar batean…? Ez?
- Hiztuna 3: Ez dizu ulertu…
- Beharbada zeuri… aitari edo amari entzunda, aurreragokok habitazio bakar batean guztiak egiten zuten lo edo…?
- Ez, ez, aparte. Neskak aparte ta motillek aparte. Koarto baten neskak eta motillek beste koarto baten eitten gendun.
- Eta orduan koltxoiak-eta nolakoak izaten zien?
- E?
- Koltxoiak-eta nolakoak?
- Koltxoiak-eta illedunek, ardi-illekin eindakok eta urten behin jotzen giñuzten ta…
- Eta zertarako izaten zen…?
- E?
- Jotze hori zertarako izaten zen?
- Hoi makillekin hautsek´e kendu ta garbittu. Nola udekin´e ez zeon… ez daon itteik, bestaldea zeatzen zien, garbitzen eo… garbittu o, jo ta hautse kentzen zitzaien, harrotzen zien eta berriz´e zea… koltxoia o sartu… hua garbittu eta sartu berriz´e ta berriz´e hua josi ein behar.
- Eta hori lan haundia izango zen, ez? Gero berriz josi behar eta…
- Ohittuta genden ta.
- Hori urtean behin egiten…?
- Urten behin eitten zan, bai. Nahiko izaten zan!
- Bai, ez?
- Gaiñontzeko lanakin geo, gaiñea, haik…! Ta, bestela, berriz, oso zepa-zepea geatzen da. Ta geo, berriz, azpiko ohia´re, berriz, lasto… esto…artoko… artoon orrikin, [maxa-orrikin] eitten zan. Hua zorro haundi bat billatzen zan, zakue bezela, eta hua bete eitten zan dana. Eta geo harren gaiñen jartzen zan koltxoia. Baiño hua´re harrotu ein behar zan eunero, bestela zulon sartzen ziñen ta! Han zulon geatzen zan!
- Orduan, ze izaten zen, lehelengo artoarekin egindako koltxoiaren azpian jartzen zen zerbait…
- Hiztuna 3: Jergoia.
- Jergoia…
- Jergoia. Eta geo jergoian gaiñen lastaie, hoi, artokiko… arto-orrikin indako zea ta geo gaiñen koltxoia ardi-illekin eindakoa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia