Errazionamenduko ogia txerriek ere ez zuten jaten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-023-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errazionamenduko ogia. Ama talogile bikaina zen. Oremahaia. Errazionamenduko ogia txerrien askan botatzen zutenean, txerriak ez zituen jan ere egiten.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: BEA-023/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Artoa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- K: Halamoduzkoa izaten zan ogie razionamentukoa.
- I: Puff!
- Bai?
- K: Ze sartzen ote zioen?
- I: Bueno, gure amak beste gauzaz gain talogillea zan aparta, baiño ein zittun, ein zittun talok bee bizi guztikok. Goizen hamahiru laun etxen; gizonezkok: aitte, hok bost, sei eta morroi bi, jenealen, eo morroi bat eta apupillo bat. Ordun, gizonezko hoiri danak, danairi eman behar zitzaien jaten.
- K: Hirurogei talo baiño gehio igual.
- I: Esango diat, esango diat. Ba, gue ama jeikitzen zan zazpietako edo lehentxeo. Bezperan ya guk uzten genion pasata iriñe. Ore-mahie zeon ikuillun eta ore-mahien pasata ya iriñe. Beak basea itten zon eta hasten zan “taka-taka-taka”. Gosarie talokin. Egurdiko bazkarie razionamentun ematen zittuen opiltxo borobil hori batzuk Mexikotik barkutan ekarritako artokin egindako iriñekin. Ordun, arto hori barkutako zeatan, sototan eo ekartzen zoen lekutan mindu eitten zan.
- K: Bai, dana lizunduta.
- I: Bueno, hura ez zeon kristaurik jango zonik! Ordun, egurdin razionamentuko bollo haik bakoitzei berea jaten zonak jan, jaten ez zonak han gelditzen zan.
- K: Bai, beste batek jaten zon.
- I: Ez! Txerri-pertzea juten zien. Txerriri askaan bota eta txerrik ez zuen jaten. Txerrin askaan egoten hittuan naranja-azalak —zeatik naranja-azalak ez due jaten txerrik— eta bollok. Ez zittuen probau´re itten. Eta, pentsa, ordun bazan jendea razionamentuko ogie sobrau zan edo ez galdetzea ordu batak aldea etortzen zienak panaderia. Oseake batzuk hartzen zittuen… Eta gero, atsaldeen, gue amak eunero-eunero-eunero taloz gain, itten zon ogi bat. Zeatik gue etxen nola artoa zeon eta iriñe zeon… Gero kontauko dizkitzut arto hori ta irin hori lortzeko ze ibiltzen zien. Holakotxe ogi bat eitten zon, haundi-haundie, lau librakoa huan… haundie. Laben kabitzen zana, zeatik labea ez genduken su-labeik. O labe… Ez genduken ogie erretzeko, ez. Ekonomikan, baiño ekonomika haundie ta ederra [hartzen] zan. Ba, me(r)iendau etxen. Etxe barrun. Ez zeon kalera ateatzeik meinda harrekin.
- K: Jo, usaiekin bakarrik´e…
- I: Iñok ez zeuken. Ez, eske ez, ez.
- K: … etortzen zien “Maria Luisa…” iñez.
- Bai, e? Jesus…!
- I: Eta akordatzen naiz aitte eta morroia edo meindatzen sukalden ai baldin bazien eta gue etxeko atea egoten zan beti zabalik, osea, giltzatu gabe. Ordun, “kris-kras” krisketea sentitzen zuenen hartu ogie eta mahai azpia. Ez zekizun zeiñek etorri behar zon…! Bueno, meindatu horrekin eta afaldu atzea taloa. Aurrena batzuri zopea eo porru-patatak edo zerbait, baiño gero talokin edo urdai hirugiharrea edo txoixoa edo zerbait.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!