Sakristauaren eta seroraren egitekoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-023-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: BEA-023/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- I: Eske bizimodue, erabat, erabat aldau da.
- Zeuek ere igartzen duzue hori? Ze zuek nahiko gazteak zarete…
- I: Bueno! Ni akordatzen naiz, ni umea nitzela, eskolaa. Zeatik gue etxen lana eongo zan etxen, baiño aurrena eskolaa jun behar zan. Eskolatik atera eta, ni ya hamar urtekin hasiko nitzen, txerrie zaintzen non. Osea, eskolatik atsaldean atera, txerria ateratzen non. Bueltatxo batzuk ematen nizkion, txerriteian sartzen non eta solfeoa juten nitzen, beste klase batea. Ta, klaro, nola dana bertan genduken… Hori´re… horrek´e zea, badu bentaja, zeatik urrutiko baserri baten egon bagiñe, ba, ez. Baiño…
- Bai, bertan kale…
- K: Ta gu´re berdin. Zea, pixkat gogortu giñenen beti bazan nobenea o zeozer ta… akolito.
- I: Zeatik gure aitte sakristaue zan. Gure aitte…
- Eta zeu akolitto?
- K: Akolito urte askon. Eta nobenea baldin bazan, bea igual soroa jun behar aittek eta esaten zin: “Jun hai ta piztu itzek halako argik” ta hala. Ta goizen meza launtzea. Goiz. Aurreneko mezea tokatzen [bazitzaizun], ba, bostetan arriba!
- I: Bai, baiño bostetan aittek laguntzen zian.
- K: Bai, batzutan.
- I: Bai, gehien… baiño gehienen.
- Aurreneko meza noiz izaten zen, ba?
- I: Azkenengoa?
- Ez, lehenengoa.
- K: Bosteterditan.
- I: Bost eta erditan.
- Goizeko bost eta erdietan?
- I: Bai.
- Eta nor joaten zen hor…?
- I: Ba, sakristaue atek iriki eta matutie jotzea.
- Baiña batenbat joaten zen…?
- K: Bai, bai, baserritarrak eta…
- I: Hoixe! Bai, bai.
- Baserritarrak?
- I: Bai, bai. Azkenengoa zortziterditan, eta zortziterditan piztu behar zien, zuk ezagutu dittuzu argizariolak?
- E… Bueno, ez, gerora.
- I: Gero…
- Ezautu dittut baiña ez…
- I: Ba, etxe bakoitzek —klaro, kaleko etxek ez zuten, baiño baserri bakoitzek— zeuken sepultura deitzen zitzaion tartea elizan. Etxe bakoitzek zeukan bere zenbakikin. Ordun…
- Zenbakikin?
- I: Zenbakikin. Ordun, han, urten hildakoa zeukenak trapu beltz bat eta argizariolak beren argizarikin. Ordun, zortziterditako mezatan egunero-egunero nik pizten nittun. Nik edo etxetik juten zanak, baiño hori emakumen lana izaten zan, gizonezkok ez. Osea, seroran lana: argizari hoiek danak piztu, mezan hasierea kanpaia jo, meza erdikon kanpaia jo eta bukatzen zanen meza argizari haik itzaldu eta eskolaa.
- K: Bai, eta geo eguardin´e kanpaia jo.
- I: Egurdin hamabitan kanpaia.
- K: Eta gauen´e bai.
- I: Arratsalden…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!