Beasain (Gipuzkoa)

Umetako entretenimenduak: ziba, karburoa...

Umetako entretenimenduak: ziba, karburoa... Umetako jolas eta entretenimenduak: ziba; txori-habiak aurkitzen; karburoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-022-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolas eta entretenimenduak: ziba; txori-habiak aurkitzen; karburoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ume-denporako jolasik eta jokurik eta gogoratzen dezue? Zetan pasatzen zenduten zuek denpora lagunekin?
- J.M.: Kanikak eta holako batzuk izan zien.
- Kanikatan?
- O: Kanikatan asko. Eta geo izkutaketan ta alkar harrapatzen ta “a guardias” ta ez dakit ze ta… Alkarrekin nahasi. Joe, bu!
- J.M.: Orduun´e gaur bezelako zeaik ez zan ta… Tiragoma o —nola esaten zaio, gomakin-ta lotzen dan bat— harekin etxe ingumariti bueltan, txorin batei o […].
- Txoritan-eta ibiliko ziñaten, ez?
- O: Zibakin […], tronpakin.
- J.M.: A! Txori-apitan? Bai.
- Txori-habitan bai?
- J.M.: Xoxo apik eta hola ta… Oain… Oain… Orduun ugari egoten zien, oain ez da asko ikusten. Xoxo-apik billau ta jai atsal… o… jai atsalden o hauntza ta hola ta.
- Ta hartu o? Hartu?
- J.M.: Hartu? Batzutan bai. Besta batzutan hurruna gu juteako alde igual eitten zoen! Ta jan… Ia Murumenditio sapelatxan umek ekarrita nau. Bueno, aittona zanak erakutsi zin ta harekin junda. Ta bi zien ta hemen ibiltzen zien. Jana bota ta jaten zoen ta aizkenen akau ein zien. Hola.
- Eta, bestela, esan didazu, zibuakin?
- O: Ziba. Euskeraz ez dakit nola esaten zaion horri.
- Bai, ziba.
- O: Sokekin lotu ta bota ta…
- J.M.: Bai. Geo eskun hartu ta…
- O: Eskun hartu ta zeiñek denboa gehion euki ta…
- J.M.: Zeiñek denboa gehio…
- O: Beste eskua pasa ta… geatu be.
- J.M.: Bai, bai.
- O: Geo bestea inka´re bai: estaka batzukin metro erdi luzeko estakakin lokatzetan sartzen, “dza! dikiti daka!” Ta jo ta botatzen bazon kontrariona…
- J.M.: Ta geo hobena elizan atzeen karburuukin zea: karburue potea, ur potzu txiki bat jarri eta potea eta urrutitio makilla batekin o, sue papel bati eman ta aber zeiñek gorago botatzen zon kanpantorre aldea gora, elizan atzetio. Eta akordatzen naiz zean, relojero Imazen goien bizi zan —ez dakit motil hoi bizi dan— jo zon kopetan, o begin, ta begie galdu zoon.
- O: Hoixe…
- J.M.: Elizen atzen.
- Karburoakin?
- J.M.: Karburua´re, zea, eman zion gertutik sue, ta lehertu zan garaien, potek “dan!” begin jo zon.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia