Erdaraz ez zekitelako burlak jasan behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-022-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 06a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: BEA-022/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Eta eskolan baserritarren artian ta kaletarren artian ta nolakoa izaten zan?
- J.M.: Horrek´e jakingo do.
- Emaztea: Neri ez sartu…
- J.M.: Beti kaletarrak baserritarrei burla itten zion.
- Bai, e?
- Emaztea: Eske beandu eskolan hasi ta…
- J.M.: Ta…
- O: Bai, kaletarrak baiño atzeraxeo baserrikok.
- J.M.: Beti atzeatugok, e? Osea, lotsatigok.
- Emaztea: Eta nola kastellanoz ez zekin…
- J.M.: Erderaz nola ez zekiñai ta parre eitten ziuen. Ta nik askotan esaten det, zea, lehenao´e euskeraz eitten zonai parrez ta oain´e… oain euskerea ikasi behar dala! Nik behin soldauskan bizkaitarrak-eta nittun ta etorri gea permisokin Cadiztik Madrillea ta Madrillen beste trena hartu behar. Han euskeraz ai gea ta alleau zaiu gizon bat: “¿No saben hablar en cristiano?” esan ziun holaxe. Belarrik makur-makur ein, ta han izkutau giñen baztar batea. Ta trena etorri zan garaien sartu ta zea, etxea. E? Ta hoik egik die.
- Eta eskolan neskak eta mutillak eta elkarrekin izaten zian?
- J.M.: Ez. Aparte, aparte. Ala? Bai, horrek…
- Emaztea: Nei ez, ez iazu… ahaztuta nao.
- J.M.: Ahaztuta? Aparte, aparte. Prailletan ez zan emakumaik granoik´e; ez, ez, ez, dana mutille.
- Eta mojetan bai?
-J.M.: Mojatan emakumak, neskak.
- Baiña zu mojetan ibili ziñan?
- J.M.: Bai, baiña aparte han´e. Han zauken zea bat motikoskorrantzako. Ni bost urtekin hasi nitzen ta geo handik prailletaa pasau niñuen ta aparte. Oain danak berdin danak egoten die. Bueno, igualtsu dio.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!