Baserriko bizimodua; gerra-ostean garia entregatu behar
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 06a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: BEA-022/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Kontatuko didazu nolakoa zen egun normal bat, baserriko egun normal bat, jaiki eta… goizean jeiki eta ze iten zenuten?
- J. M.: Pues… Belarra ebaitzea, udan belarra ebaitzea segea hartuta. Ta Murumendi ez dezu jakingo nun daon?
- Bai.
- J.M.: Bai, bakizu? Ia hauntzaiño. Erremintak bizkarren hartu eta bero latza ta belarra ebaitzen holako malkar baten. Jo, nearra´re… Ta zenbat urte eukiko nittun nik? Hamabost urte o hola. Hamabost urtekin. Bai, Murumendiaiño. Oain piñuri dao; ez naiz jun hemezortzi urte hontan. Ta, gaiñantzen, pues, ganaukin.
- Lan gehien ze izaten zan ganauekin o…
- J.M.: Eta…
- … soron?
- J.M.: … soroon. Zeatio ordun itten zan babarruna, artoa… garie ya… ez dakit ze urtetan utziko zitzaion. Ez zea akordatzen zu?
- O: Ez hola nabarmen… Baserri batzutan lehenao, beste batzutan berandugo…
- J.M.: Berrogeita… berrogeita… berrogeita zazpi ingumarin. Cuarenta y dos zan mixerik haundiña… Eta… garie ein ta deklarau ein behar zendun zenbat area zenduzken. Ta etortzen zien neurtzea igual. Bueno. Eta entregau… gobiernoi entregau behar zitzaion parte bat.
- Parte bat?
- J.M.: Bai.
- Ta zenbat? Gogoratzen dezu?
- J.M.: Paatu? A! Huskeri bat. Una treinta uste det aittuta naola kiloko. Bueno. Ta etxeako behar zan eta akordatzen naiz gue aitte zana-ta —jai gaue zan, gaiñea— hor etxe atzen goien holako berrehun litroko barrikea eaman, zuloa ein, gariz bete ta tapatu. Etxea errejistratzera etortzen zien ta “Garik nun dare?” ta “Hemen, ganbaran pillan”. Beitzen zien ta alde itten… Guardia zibillek etortzen zien.
- Bai, e?
- J.M.: Hala, gero jun die gari horik´e errotaa eamateko, ba, etaa ein behar doela ta danak ernetzen behetik gora, berde-berde.
- Oiarbide: A! Humedadekin…
- J.M.: Humedadekin. Joe… Harrika tiratu!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!