Beasain (Gipuzkoa)

Inguruko herrietako hizkeren arteko aldea

Inguruko herrietako hizkeren arteko aldea <p>Lazkao, Ordizia, Itsasondo, Ormaiztegi, Legorreta, Zumarraga eta Beasaingo euskara oso antzerakoak. Zegama, Segura, Idiazabal, Mutiloa, Zerainen beste ikutu bat du euskarak. Legazpikoa ere desberdina; baita Ataungoa ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-019-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lazkao, Ordizia, Itsasondo, Ormaiztegi, Legorreta, Zumarraga eta Beasaingo euskara oso antzerakoak. Zegama, Segura, Idiazabal, Mutiloa, Zerainen beste ikutu bat du euskarak. Legazpikoa ere desberdina; baita Ataungoa ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen esan didazue hamen Lazkao, Ordizi ta Beasain inguruko euskera nahiko antzekoa dala, ez?
- A: Bai, bai. Olaberri, Lazkao, ta Ordizi ta Itsasondo…
- Us1: Hemen ez dao diferentziik. Itsasondon ta… ta Legorretan´e…
- A: Ta Ormaiztegi… hok danak. Geo… Ba, Zumarra(g)an´e bai, e?
- Us1: Zumarra(g)an´e bai.
- Ta zuek Zumarragakon bat entzun eta…
- A: Ez, ez diau…
- … […] hau ez da Beasaingoa?
- A: Ez, ez, ez, ez, ez. Hori Idiazabalgoi segurogo.
- Us2: Bai, Idiazabal ta…
- Us1: Gertugo eonaatio beste deje bat ematen dioe, Zegaman bezela.
- A: Zegama o Segurak´e bai.
- Us1: Segurak´e bai, e? Ta Mutillok´e bai. Zeraiñek´e bai. Horik ya… beste deje zera bat daukee.
- A: Eta Zumarragan, berriz, ya… hemengo…
- Us1: Bai, hemengo estilo […].
- A: Ta Legazpi bertan, ondon, gertun daola, baiño ya hak´e…
- Diferente…?
- A: Bai.
- Eta Zaldibi ta Ataun eta?
- A: Zaldibi ez. Zaldibi´re honen estiloa.
- Us1: Bai, bai.
- A: Ataun ez, e? Ataunek ya…
- Us1: Ataun, Ataun…
- A: “Etxekook etoi gea”. E?
- Beste doiñu bat?
- A: Bai. Bakoitzek bee… Ta, gaiñea, personea jarri eitten da aguro, eta, e? Nik Aizarnazabalen ikusi nun zeatio Aizarnazabalen beste deje bat ta nik han derrepente hartu nun hango dejea.
- Us1: Bai, gaztetan, berriz, oandik azkarrao.
- A: Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia