Beasain (Gipuzkoa)

Neskei gehienetan "zuka" egiten zieten

Neskei gehienetan "zuka" egiten zieten Berorika; zuka; hiIka. Lagunartean edo familian nola egiten zuten. Neskei gehienetan zuka. Emakumeak beraien artean hika egiten zuten sarritan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Berorika; zuka; hiIka. Lagunartean edo familian nola egiten zuten. Neskei gehienetan zuka. Emakumeak beraien artean hika egiten zuten sarritan.

Transkripzioa

- Eta hika edo zuka edo nola izaten zen?
- A: Hori bai. Hortan´e beti… persona haundie hola…
- Us1: Hari beti bee errespetoa.
- A: … haundi xamarra baldin bazan beorika.
- Beorika?
- A: Eta zaharragoa izan ezkeo, zuka. Eta…
- Gurasoei-eta?
- Us2: Apaizei´e beori. Beori apaizei´e.
- A: Gurasoei ta… Geon etxen… gu lau senide izan gea, izan gaittuk, e? Geen amakin. Zeatio ni sei urtekin aitteik be geatu nitxoan. Eta gue etxeen senidek alkarrekin hika danak, bata besteekin. Neri zu.
- Us1: Ttikiña…
- A: Anaiek ez, anaiek beti hi. Baiño arrebak-eta neri zuka.
- Amak´e bai?
- A: Bai. Ta ni neonek, ni neonek, anaiei hika, baiño senideei zuka, arrebai. Hortara. Ni hola izan naiz.
- Eta normalean holan izaten zan?
- Us1: Ba, modu askotan. Batzuk zuka, hika…
- Gurasoei beti zuka?
- Us1: A! Bai, bai, bai, bai.
- Us2: A! Gurasoei bai.
- A: Ta! Lehenao esan deana, e? Gue izeba Donostikoi-ta beorika.
- Bai, e?
- A: Bai.
- Us2: Ta apaizei beorika apaizei´e.
- A: Bai ta lehen “Ave Maria purisima” esaten ikusi ta gu korrika junda ta… Holako zea hoiek bagiñutzen.
- Eta neskekin zuka o hika?
- Us1: Jenealen zuka. Jenealen…
- A: Emakumei zu…
- Us1: Jenealen bai.
- A: Bai, bai, bai, bai.
- Us1: Hi neskari…
- A: Nik hi ez zekiat iñoi esan dioan. Ez, ez, hortan…
- Us1: Nik arrebai. Arrebai hika, baiño gaiñeakon emakumei iñoi hiik ez.
- Eta emakumek beraien arten?
- Us1: Segun…
- A: “Aizan”.
- Us1: Hika ta zuka ta…
- A: Hika gehio, e!
- Us1: Hika gehiao, e?
- A: Bai, bai, een arten bai, e?
- Us1: Bai, guk bezela! Guk bezela. [toka] ta hika. Bai, bai. Ta neskak alkarren arten jenealeen hika. Ez do esan nahi danak, baiño gehienbat bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia