Gaztaina-klaseak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 07a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: BEA-016/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Danboliñen ordun erretzen gendun gaztiñea. Ta onak gaztiñak, e! Oain haik akordauta eon beharko deu.
- Lehen aipatu duzu gaztaiñarik onenak eta…
- Ke ba! Ez dao oain gaztiñaik.
- Baiña orduan…
- A! Orduun saltzea´re bai!
- … gaztaiña-klaseak egoten ziren gaztaiña-klase diferenteak?
- Alaba: gaztiña-klaseek…
- Otañue.
- Alaba: Otañue izena?
- Bai, […]. Bettargie, hua goizagokoa zan, bettargie. Ta otañue zan atzenekoa. Ta geo txertakea —txertakea esaten giñon—, bate txertau beko gaztiñak. Haik´e gaztiña ona izaten zoen.
- Ta onena zein izaten zen?
- Ba, haundie otañue; oain, bettargie zan goxogoa. Otañue zan ikaragarrizko gaztiña-alea. Gustoa ematen zon harek biltzea! Bueno…!
- Orduan, gaztaiñak…
- Ta hutskerin, e?
- Alaba: Ta plazaa gero saltzea.
- Saltzea…
- Plazan saltzera, e?
- Bai, oain… geo hor Zelarretik ta ekartzen non orduun ez gendun…
- Alaba: Ez, lehenaokok hemen hartzen […].
- Lehenao bai, lehenao saltzen gendun, baiño gero kitto. Geo ez gendun gaztiñaik saltzen. Geo dana jartzen nittun ganbaran eo nun o han pillan jartzen nittun ta beti gaztiñea erreta etxen jan. Hemen anaiek-eta geo honea etortzen zien afaltzea; majiña bat afari ein zoen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!