Beasain (Gipuzkoa)

Gariaren lanen inguruko azalpenak

Gariaren lanen inguruko azalpenak <p>Gari-ebakitzea auzolanean egiten zuten. Otorduak prestatzen izaten zuen Jesusak lana. Gari-jotzea egiteko eguzki beroa behar izaten zen. Gariak duen lanaren inguruko azalpenak. Garia metatu egiten zen; "gari-balak" egiten ziren. Gari-jotzeko makina 3-4 baserritarren artean erosi zuten. Jende asko behar izaten zen garia jotzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-ebakitzea auzolanean egiten zuten. Otorduak prestatzen izaten zuen Jesusak lana. Gari-jotzea egiteko eguzki beroa behar izaten zen. Gariak duen lanaren inguruko azalpenak. Garia metatu egiten zen; "gari-balak" egiten ziren. Gari-jotzeko makina 3-4 baserritarren artean erosi zuten. Jende asko behar izaten zen garia jotzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Atsalden, urdaiazpikokin… Urten behin hiltzen gendun txerrie ta beti gordetzen zan eozein lan ein behar bagendun, urdaiazpikok eta hoik gorde eitten zien, salmueran eo zea, ondo. Ta, geo, tomatekin jartzen zendun urdaiazpiko hua ta eamaten zendun me(r)iendatzeko garaien. Ta, bueno, ze pillea bueltan holaxe jarrita. Ta nik otordue prepaatzen izaten non lana: aurrena atsaldeko meriendea ta geo gaueko afarie. Ni ez nitzen juten kanpoa, baiño sukalden izaten non nik lana hainbeste lagunei emateko. Baiño ondo moldatzen zan, e? Ta, geo… Hoi ebaitzeko garaien, ta jotzeko, berriz, behar izaten zan euzki beroa. Metauta eukitzen zien garik. Hola, esku tamaiña hontako bat lotu ta jartzen gendun aurrena. Ta geo hua eitten zan metau. Ta geo garie jo behar zan garaien zabaldu eitten zien zea haik, bala esaten giñon guk, gari-bala. Ta hua zabalduta jartzen zan euzkitan ta geo batzuk gurdikin ekartzen hua. Geo, zea, makinea gendun, trilladorea. Hiru launen arten sozio zuen, eta gue gizona bea aitzen zan zeatzen, eta arreba, Mari Joxepa, hari ematen. Ta beste batzuk hauntza barrua sartzen ta jende asko behar izaten zan. Geo, harek jotzen zon lastoa ganbaraa jaso behar izaten zan. Han´e laun pare bat behar izaten zoen! Jende asko, baiño lana asko ein behar izaten zan, e? Ta hautse´re bai, e? Gariik zikiñe do.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia