Errenta gariarekin ordaintzen zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: BEA-012/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Eta, hemen, inguru honetan, baserriak ze izaten ziren etxejabeak edo errenteroak edo…?
- Ez, ez, etxejabek, danok etxejabek. Hemen errenterok…
- Alaba: Bai…
- Zein?
- Alaba: [Basarte ta…] ta hauek.
- A! Bai, hoitxek. Bueno… San Andres ta holako batzuk. Bai, oaindio urte gutxia arte.
- Alaba: Ingurukok jabek, etxejabek zien.
- Bai, danak, zeatik gu, [Muazpikok, Munekok], Artetakok… danok etxejabek. Holaxen.
- Eta. Orduan, beharbada ez duzu jakingo, baiña etxejabeek edo errenteroen artean alde haundia izaten zan, ez? Errenteroak urtean jabeari…
- Pa(g)au ein behar izaten zon, pa(g)au ein behar izaten zon. Ez da(k)it zenbat paatzen zoen orduun.
- Baiña dirutan ala garitan ala zelan ordaintzen zan?
- Bai, hoi seguro, garitan. Bai, zeozer ordaiñekin. Diruik ez. Diruik ez pensa eskun… ez zan ibiltzen ordun eskun diruik! Ez zan ikusten!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!