Urtean behin altzariei argaizaria
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: BEA-012/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Eta lehen aipatu duzu etxe-ordea. Etxe-ordea zeri esaten diozu?
- Alaba: Salea. Sala… komedorea zeukaten oso politte, oso ederra komedorea.
- Ia, orduan, lehelengo, komedorea nolakoa zen?
- Komedorea normala.
- Alaba: Nola normala? Ta nola aitzen ziñeten negun-ta…?
- E?
- Alaba: Argizaria ematen negun ta…
- A! Zoruri bai, zoruri.
- Alaba: Zoruri ta mueblei!
- Ta komedorea orduan? Osea, sukaldeaz aparte, komedorea?
- Bai. Ez… sukaldea eta hoi zan festatan, urten behin, inbitatuk getorkiuneako, gonbiatuk, hobeto esanda, ba, haientzako. Komedoren jaten zan orduun. Mahai haundie, bi aldetaa ataatzen zitzaion doble…
- Alaba: Bai, bai.
- Doble… doble tabla ta…
- Baiña hori baserri guztietan ez zen egongo, ez? Holako…?
- Ba! Gehienetan bai, e?
- Bai?
- Bai, gehienetan bai. Geo hementxe egon zan mahai hura ta ez da(k)it oain… bota?
- Alaba: [Ez dakit], ez dao ya […]…
- [Gure] aittek puskauko zon…
- Alaba: Ze esan behar nizun, ama… Ta ordun bazenduketen, ba, zuek ohittura… udan ze beste lan batzuk eitten zenituzten ta gero negun aprobetxatzen zenduen, ba…
- Soiñue jotzeko.
- Alaba: Etxeko…
- Garbiketak eiteko edo…?
- A! Baita, hoi bai.
- Eta ze…? Zelan egiten zenduen?
- Eta urten behin eitten gendun mueble guzik danak argizaittu. Argizarie ematen nien. Oain bezela, ez zeon, gaiñera, hor esprairik; ordun zeon kajak. Eta argizarikin…
- Alaba: Ze izaten zien…
- Bai, holako…
- Alaba: … pastillak bezela?
- Ez, holako…
- Alaba: […] bezelakok edo kajak?
- Poteek. Poteek. Tapea kendu, hartu, biun-biuiñe eoten zan. Hartu ta […] eman danen, danen eman goitik behera holaxe egurren eraa eta gero frotau.
- Eta lurra…?
- Lurrei berdin. Baiña hori ez, e! Klase hori.
- Beste klase…?
- Beste klase bat harentzako.
- Eta, orduan, lurra garbitzea ere lan gogorra izango zen?
- Belauniko, dana belauniko.
- Alaba: Baiño… Baiño gustoa aitzen ziñeten.
- Bai. Mikrofonoa jarri…
- Alaba: Mikrofonoa ez, gram… Nola da?
- Gramola, gramola. Gramola jarri… Bai, ta bagendun oso politte…
- Gramola zeneukaten baserrian?
- Bai.
- Alaba: Dotorea zeukaten.
- Oso. Ez dakit nundik etorritakoa.
- Alaba: Ze esango dizut, hola…
- Hola, kanpaidune.
- Alaba: Nola esango nuke nik? Karakola bat balitz bezela, estilo hortako… horrela. Baiño bikaiña zan. Aitak ekarri zizuen, ez?
- Bai.
- Eta gogoan duzu aitak nola edo zergatik ekarri zuen gramola?
- Gu…
- Edo non erositakoa zen edo?
- Ez dakit, hoixe ez dakit nun erosi zon.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!