Beasain (Gipuzkoa)

Denek plater batetik jaten zuten

Denek plater batetik jaten zuten Sukaldea nolakoa zen. Garai batean jatekoa mahai erdian jartzen zen eta guztiek jaten zuten bertatik. Gerora agertu ziren familiako kide bakoitzarendako platerak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-012-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sukaldea nolakoa zen. Garai batean jatekoa mahai erdian jartzen zen eta guztiek jaten zuten bertatik. Gerora agertu ziren familiako kide bakoitzarendako platerak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sukaldea nolakoa zen? Beheko sua ta…?
- Alaba: Berezia zen…
- Bai, bai, dan-dana.
- Alaba: Kontaiozu nola zen…
- Bai, hori da, kontaidazu sukaldea nolakoa zen.
- Alaba: … zeatik ni gogoratzen naiz nola… ni gogoratzen naiz nik ze irudie neuken zuen etxeko sukaldeko […]
- Bai.
- Hori da, bai, beheko sua ta…
- Beheko sue eta geo… Gero ya, ni umea nitzela, ya hazitxoa nitzela, jarri zoen ekonomika.
- Eta beheko sua non? Erdian edo bazter batean?
- Erdin.
- Erdin?
- Bai. Ta leihoa… sartu sukalden ta frenten leiho bat hiru kristalekoa. Eta han zeon ekonomikea. Eta beste aldamenen…
- Alaba: Ekonomikea leiho aurren?
- Leiho aurren ekonomikea, bai. Eta aldamenen su-bajue tximini haundikin behetik gora.
- Tximinia beti ezautu zenuen zuk, ez?
- Beti, beti. Oaindio uste det… Ez, kendu zuela uste det. Teillatue arreglau zuenen kendu in zuen tximinie.
- Eta sukalden ibiltzeko ta kozinatzeko ze erabiltzen zen?
- Eltzek. Eta, geo, zeak, su-bajukin aitzen zanen, aber, nola du izena harrek? “Krispi” o holako bat. Zauken aro bat, han sartzen zan eltzea ta e(g)osten zan su-bajun.
- Alaba: Nolakoa zan eltzea, lurrezko […] edo…?
- Ez, ez, portzelanazkoa. Ordun, behintzat. Guk lurrezkoik… ez naiz akordatzen gue etxen… ez naiz akordatzen. Eta…
- Portzelanazkoak…
- E? Portzelanazkoak. Eta peligrosoa zan, zeatik eroitzen bazan, kaskau eitten zan, ta herdoia.
- Eta bazkaltzeko orduan guztiok erabiltzen zenuten platerra ala erditik jaten zen edo…? Garai batean aitari edo amari entzunda…?
- Bai…
- Bai?
- Bueno, hori´re bai, bitatio. Erdin fuente haundie ta handik hartu kutxara bakoitzek ta jan. Geroa, geroa ya sortu zan platera norbeana, bee kubiertokin. Ta hori.
- Orduan, aurrekoa ere ezautu zenuen?
- Bai, bai, ezautu nun.
- Alaba: Baiña mahaie fijoa zeneukaten, ez? Ama? Mahaie fijoa zeneukaten, ez? Mahaie fijoa, ez zan hola paiten […]…
- Ez, ez, lau hankako mahaie.
- Alaba: Lau hankako mahaie.
- Bai, lau hankako mahaie.
- Gaiñera, mahaikada haundixa, ez?
- Hamar laun.
- Hori, ba…
- Juntatzen giñen. Hamar laun: aitte, ama eta gu sei-zortzi. Ta hamar´e bai. Hamabi´re gero bagiñen, baiño ya orduako ni ezkondu nitzen eta bajatzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia