Eskola amaitu eta morroi joan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 13a
- Iraupena: 0:00:51
- Erref: BEA-003/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta zenbat urterekin hasi zinen eskolara joaten?
-E: Ez ze(k)iñat eta hoixe ez niken esango, gazteik behintzet.
- Gazterik… Eta gero hemen eskola amaitu eta zuzenean lanean hasi zinen edo…?
-E: Lanea.
- Eta orduan mutillak nora joaten ziren lanera? Baserrian bertan geratzen ziren edo…?
-E: Hoon etxea […], hok oain daren etxea hiru hillabeteako.
-J.I: Morroe.
- Morroe?
-E: Hiru hillabeteko. Hor´e hiru hillabete ta ga(r)otan ibili nitzen, ta zuen aittona zana ta biok ordu batzuk bertan garoa ebaitzen, ta —illunduta garoa ebaitzen, illargie zeoan earra ta— ta esan nioan: “Zu, Joxe Ramon”, ta “Ze behar dezu? [Zer nahi dek, ba?]”, ta “Bihar etorri behar al deu?”, ta “Etorri beharko ez deu, ba!”, “Ordun gaur etxera jun berko deu”.
-J.I: Illundu ta gero…
-E: Ta pentsau zenbat bide zeon, e!
-J.I: Ordubeteko bidea.
-E: Ordubeteko bidea ta illunduta han, Murumendi aldeen. Ta esan zian: “Jarri mahaien… Oain afarin aurretik errosarioa errezau beharko deu, aittu beharko deu”. Bazekian zer zeukean etxea etorritta. Andrea…
-J.I: Demanda eingo zion…
-E: Demanda! Enee!
-J.I: Beandu etorri zalako.
-E: Bueno! Ordun komerik!
- Orduan, mutil asko morroe joaten ziran, ez?
-E: Bai.
- Eta zein izaten zan zure lana?
-E: E?
- Zure lana bertan zein izaten zan? Morroi joan ziñaneko…
-E: Morroi. Honekon hurrenaEtxeberrittan.
-J.I: Baiño lana, lana, zuk itten zendun lana…
- Ganadu-zain edo…?
-E: Ganajana ta, ganauen azpik etaa ta… Etxeberrittik goizetan astokin´e honuntza esnek ekarri ta… Geo hemengo ganajanak ein ta holaxe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!