Jose Zufiaurre Goia
Beasain (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Beasainen jaiotakoa 1934ean, aita Zaldizurreta baserrikoa zen eta ama Zeraingo Inurritegi baserri-errotakoa. Ospitaleko mojekin ikasi zuen lehendabizi, eta geroago fraideekin 12 urte bete zituen arte. Horren ondoren, Saturrarango Seminarioan egon zen 3 urte t'erdian. Betidanik izan du kezka humanistikoa: euskal gaietarako eta etnografiarekiko zaletasuna aitarengandik jaso eta seminarioan indartu zitzaion. On Joxe Miguel Barandiaranekin hartu-eman sendoa izan zuen eta hark sortutako Etniker taldean hasi zen berehala lanean; Gipuzkoako lan-taldearen arduraduna izatera iritsi zen. Hainbat ikerketa eta lan burutu ditu eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoan ere parte-hartze zuzena izan du. Beasaingo lan monografikoaren egilea ere bada.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BEA-001 | 2005 | Beasaingo euskara eta etnografia | Itziar Alberdi Bilbao - Xabier Mendiguren | ||
BEA-002 | 2005 | Beasaingo euskara eta etnografia | Itziar Alberdi Bilbao - Xabier Mendiguren |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute