Iñaki Agirrezabala Landa

Matxinbenta auzoa; Beasain (Gipuzkoa) (1956)

Biografia

Matxinbentako Erdiko Ostatuan jaioa. Zazpi senide ziren. Aitona eta birraitona saskigileak ziren, eta amak ikasi zuen ofizioa (gizonen lanbidetzat hartua, garai batean: bi anaia gazterik hil zitzaizkion) eta aitari erakutsi. Hori izan zen andre-gizonen ogibidea. Taberna-denda ere bazuten. Iñakik eta bere anaiek saskigintzaren artea ikasi zuten, eta Iñakik eman zion segida negozioari, 27 urterekin langabezian geratu zenean. Ezkondua eta ume baten aita zen ordurako. Saskigintzan 40 lagun zebiltzan Matxinbenta inguruetan, eta elkarrizketaren unean hiru geratzen ziren. San Telmo museoan erakustaldia egin zuten, eta elkarrizketa egin genion. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BEA-068 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia