Baztan (Nafarroa)

Akelar mendian

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Apeztegia, Pedro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-013-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neguko hotzean ni anaik Akelar mendira egindako txangoaren berri ematen digu. Bi anaietako batek min hartu eta arbola baten babespean gaua igarotzen ari direlarik, sorginkeriaz eta magiaz betetako istorioa bizi dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Neguko aize otza zebillen, denbora´re triste, zoazin bi anaia Akelar mendi saetsean, burua apal, barna gose, otzak ikaran. Ai, ura eguraldiya! Mendi kaskoak elurrez, eta mendi azpiak lano zuri batek estaliak zauden. Lañoa! Lañoa! erraten dio Izarrek bere anaiari; egon zeite mantxo, ezin jarraiki naiz zure pausuari; bere anaiak kasoik ez, aitzinat segitzen du; azkenean, ezin bertzez, lana zuri batek bidea estaltzen diolakotz egoten zaio bere anaiari, bañon unen kaltez, deus ezen gatik jotzen, Izar erortzen da lurrera, galtzen du bere anaia, ez daki norat jo duben, alferrik uju egiten dio; galtzen du ere bidea, goibelak denean jarri direlakoz. Zer egin? Gelditzen da bakarrik, mendi triste illun artan, norat jo ez dakiela. Azkenean ikusten du mila urte zituben arbol aundi baten trunko edo kidar edekia: an sartzen da gaba pasatzeko, eta bereala bere tristura eta pena guzien artean loarkatzen da, loarkatze ezti batean. Baño, o! andik bertzeko iratzarrita zer ikusten du? Mendi kaskoan balego bezala ikusten du zelai-zelaian bere inguruan lanoak edatzen dirala; bereala zer ez dakiela, an, gauza illun batzuek mugitzen direla ikusten du; baño o! geiago arritzen da ikusten duenean eta begiak itze zorrotz bat bezala jartzen zaizko [lau saetsetaik ateratzen dirala lerroz lerro…] atxo zagar akal batzuek, apo zaar, edansube eta sekulako animale itxusietan jarrik daudela, abarroska, deadar oiuka, eta ikaragarrizko kantu itxusiak kantatzen dituztela. Zer gerta? Ortotsa adineko asots batekin jartzen da denen erdian sorgin guziyen erregea, aker aundi baten idurian. Aren inguru asten dira denak kantari, dantza itxusi batean. Gure mutikua arbol ziloan altxatuta ilko zen bertzek ikusi ezbalu; baño o! Jinkoaren graziya. Or ikusten du aingerutxo bat, gazte eder baten idurian, aren ondo-ondoan jarrik dagola; arek pizten dio biyotza. Noizbait gelditzen da sorgin dantza eta asten da akerra kontu eskatzen denei, nork zer egin al duben. Izarrek aitzen ditu denak, eta begira zer erraten due sorgin batek: "Nik uste niork ez duela egin emen nik in dudana; nik badaukat arras gaixo eritasun aundi batekin Prinzesa gaztetxo bat, nik uste, bai, laster ilko dela, eta aren gurasuak penain bortxaz, badakit segur, ez direla biziko, berek ilko dituzte beren buruak. Prinzesaren eritasuna niork ez daki nondik datorren nik baizik, alfer aiko dire medikuak. Antxe dago etxeain inguru arripe batian apo aundi bat; arek ematen dio gaitz guzia; apo begi gorri ura il balezate senda laiteke bereala neska ura, baño al niork ez daki..." Berea[la etorri zen asots aundi bat ortotxa bezala].

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia