Bakardadea, sufrimendu handia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko irailaren 16a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: BAZ-003/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Diaspora » Lana diasporan » Artzainak eta kanperoak diasporan
Transkripzioa
- Holaxe pastu ginuen… Halala, hasi[er]an erran dutena, urte batzu onak ere, ardiak bazka baldin baute, ez duzu lanik. Bakarrik beste sufrimentue bada bakardadea. Bakartasune, hoi, hoi ez daiteke sinetsi… ez daiteke sinetsi probatu artio nolakoa den bakarrik egotie, ze pentsamentuek ibiltzen diren. Eta kusten… entzun ere bai, ta aitu in izein dugu: “Bai, holako burutik nahasi dela”. Ta bueno! Ez da harritzekoa, nolabait eiten genuen, guk ibiltzen ditugun pentsamentuek… Eta nere ondoan suertatu zen, izein zen milia bat, kilometro t´erdi ingurui, batek bere burue hil zuen eskopetaekin. Eta arrazoina harena errain daitzut zer, zertaz: Hure´re hemen justu-justue bizi eta gan tzan sos batzuk egitera, eta ideia zuen etxea… Herriko etxea zuten, herriko etxean bizi zien, ostatue, herriko ostatue. Eta han bazaukaten animalia… bazauzkaten, ez dakit, 5-6 behi, behi izango zituen, ta bueno, ezkontzeko ta ere diruik ere ez baitzu, ez baitzuen, gan zen Ameriketara, ta handik itzuli eta ezkonduko zala. Eta han norbaitek ere idatzi izan behar zion, zeatik guk solas eiten genuen, tarteka kusten genuen elkar, nahiz urrun ibiltzen ginen, baina ardiek ez zutelaik lanik, pues elkar ateatzen ginen pixka bat. Eta berak errana zauten nola “bueno, ni etorri naiz sos batzuk egitera, ta gero ezkontzeko idea dut etxera”. Ta, bueno, norbaitek eskribitu zion karta bat bere anaie hasia zela nexka batekin ta ezkontzeko pentsamentuek zituela etxea. Bueno! Orduen, pentsa zazu ze, harendako zer zen hure! Bere buruai tiroa eman zion eta hantxe hilik gelditu zen.
- Gizajoa!
- Bai.
Egilea(k): Josune Aznarez Alkat






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!