Rafael Lizasoain Adansa

Elizondo auzoa; Baztan (Nafarroa) (1946)

Biografia

Pitostenea etxean jaioa. Ama Arraiozkoa zuen eta aita Elizondokoa. Aita zurgina zuen, eta txerri hiltzen ere ibiltzen zen baserriz baserri. Hamabi senidetan bosgarrena. 12 urte arte ibili zen eskolan. 17 urterekin basora joan zen lanera, Frantziara, eta 18rekin Ameriketara artzain. Californiara. Lau urte egin zituen artzain moduan, eta gero New Yorkera joan zen. Hainbat lanetan ibili zen han, besteak beste Kennedy aireportuan lanean. San Franciscoko aireportura aldatu zen gero. Bederatzi urte egin zituen Ameriketan, eta Elizondora bueltatu zen. Zurgindegia jarri zuen anaiarekin eta lagun batekin. Elizondon bertan ezkondu, eta familia osatu zuen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BAZ-016 2014 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurdientzako gurpilak Bideoaren ikonoa
2 Txerri-hiltzea Bideoaren ikonoa
3 Txerri-hiltzen etxez etxe Bideoaren ikonoa
4 Gurdiak egiteko zura Bideoaren ikonoa
5 Gurdiaren gurpilari burdina nola jarri Bideoaren ikonoa
6 Umetako lanak eta mutil joan zenekoa Bideoaren ikonoa
7 Kontrabandoa edo gaueko lana Bideoaren ikonoa
8 Frantzia aldean oihanean lanean Bideoaren ikonoa
9 Oihaneko lana, lan arriskutsua Bideoaren ikonoa
10 Lehenengo egunak artzain Ameriketan Bideoaren ikonoa
11 Artzain egon zeneko bizimodua eta hango piztiak Bideoaren ikonoa
12 Artzain ibili zenean, txakurra eta nagusia laguntzaile Bideoaren ikonoa
13 Artzain aritu eta gero, arrantxo batera Bideoaren ikonoa
14 Manhattan beldurgarrian Bideoaren ikonoa
15 Ameriketatik Elizondora Bideoaren ikonoa
16 Kanpora lanera joateko beharra Bideoaren ikonoa
17 Euskalduna estimatua Ameriketan Bideoaren ikonoa
18 Euskaldunak Ameriketan Bideoaren ikonoa
19 "Euskal Artzainak Ameriketan" elkartea Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia