Martin Irigoien Rekarte

Erratzu; Baztan (Nafarroa) (1941)

Biografia

Elizetxekoa, guraso biak Erratzukoak zituen, baserritarrak. Amak denda txiki bat zuen eta telefono publikoa; kanporako josten zuen; aita taxista ibilia zen, baina gazterik hil zen, biriketako gaitzarekin. Bost senidetan hirugarrena zen Martin. Bi anai zaharrenak Txilera joan ziren eta arreba bat Iruñera lanera. Arizkunen ibili zen eskolan, izebaren etxean bizi izan zelako. 12 urtetik aurrera morroi ibili zen batean eta bestean. 1960an Bakersfieldera (Kalifornia) joan zen artzain, Mendibururen ardi-konpainiara. Hiru urteko kontratua amaituta ere konpainia berean jarraitu zuen lanean, baina Fresnon, arrantxoko lanetan. San Jacinton ere bizi izan ze; 23 urtean esnetegi batean egin zuen lana. Lehenbiziko emaztea Iowakoa zen; hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin. 1988an Fresnora joan ziren bizitzera eta arrantxoko lanean aritu zen han. 1994an zahar egoitza batean hasi zen lanean, mantenimenduan, eta baita haurren ospitala garbitzen ere. Lehen emaztea hil ondotik bigarrenez ezkondu zen, zahar egoitzan lana egiten zuen emakume amerikar batekin. Fresnoko Santa Fe euskal jatetxean egin genion elkarrizketa. Kinsburgen bizi da azken 35 urtean. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BAZ-040 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia