Jose Mari Coscarart Iparrea

Azpilikueta; Baztan (Nafarroa) (1957)

Biografia

Azkarbea baserrikoa, sei senidetan bosgarrena. Aita bertakoa zuten (aitatxi Ameriketan egon zen, artzain) eta ama Arizkungoa. Jose Mari Azpilikuetako eskolan ibili zen 14 urtera arte. 16 urterekin Dantzarinean hasi zen lanean, udan, dendan saltzen. Bost senide joan ziren Ameriketara. Jose Mari 1975ean Elyra (Nevada) joan zen, artzain. Bi urteren buruan, berriz, Bakersfieldera (Kalifornia): baratzeko lanean hasi zen eta gero Chateau Basque jatetxeko kantinan egin zuen lana. Hura saldu zutenean, Wool Growers jatetxera joan zen eta 33 urte daramatza kantinero bertan. Lukainkak (txorizoak) eta tripotak (odolkiak) egiten ditu jatetxerako. Bakersfieldeko euskal klubekoa ere bada. Sharron Anderson amerikarrarekin ezkondu zen eta seme bat dute. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BAZ-042 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetatik baserriko lanetan
2 Goserik ez, baina diru gutxi
3 Gaztetan karabineroen lagun
4 Katixima euskaraz
5 Txerrikiak auzokoekin banatzen ziren
6 Arropa eskuz garbitzen zuten
7 Ipar Euskal Herrian 20 urte aurreratuago bizi ziren
8 Baztandar asko Ameriketan
9 Garai batean haur gehiago izaten ziren
10 Dantxarineara jende asko joaten zen erostera
11 Baztandar asko Lesakan lanean
12 Bost senidetatik bost artzain Ameriketan
13 Ameriketan hiru urtetan diru asko egiten zen
14 Ameriketan bizitzen geratzeko arrazoi nagusia
15 Bi urtetik behin Euskal Herria bisitan
16 Koiote ugari hil behar izan zituen
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia