Isabelle Etcheverry Elizalde

Elizondo (1935)

Biografia

Ezkonduz geroztik Laxague. Elizondoan jaioa, Arginena etxean; ama bertakoa zuen eta aita Iparraldekoa (Lasakoa; Ameriketan ibilia, bueltan ezin izan zuen etxera joan, soldadu eramango zutelako bestela, eta mugaren bestaldean geratu zen bizitzen). Behitegia zuten eta tabakoa ere egiten zuten. Sei senidetan bosgarrena, Isabellek 12 urte zituenean aita hil zitzaien. Elizondoko moja ikastetxean ikasi zuen 14 urtera arte eta gero sastre batentzat hasi zen josten. Kontrabandoan ere aritzen zen. Elbeteko Berekoetxea jatetxean zerbitzari ibiltzen zen eta udan Getariara (Lapurdi) joaten zen hotel batean zerbitzera; hango lankide baten bitartez Jean Laxague aldudetarra ezagutu zuen, Ameriketan bizi zena. Ezkondu eta San Franciscora (Kalifornia) joan ziren bizitzera. Besteak beste, familia frantses batentzat lanean aritu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten eta euskara ikasi zuten hirurek. Euskal Etxearen sorreran parte hartu zuten eta abesbatzako kidea da.

Zintak

KodeaDataProiektua
BAZ-039 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxean tabakoa ekoizten zuten Bideoaren ikonoa
2 Gerraostean Elizondon euskararik ez Bideoaren ikonoa
3 Sastre batentzat josten zuen Bideoaren ikonoa
4 Goserik ez baina asetuta ere ez Bideoaren ikonoa
5 Kontrabandistei laguntzen Bideoaren ikonoa
6 Kontrabandoa bizirauteko beharrezkoa zen Bideoaren ikonoa
7 Senarra izango zena nola ezagutu zuen Bideoaren ikonoa
8 Senarra zazpi urtez artzain Wyomingen Bideoaren ikonoa
9 Nobiotan eskutitzak idazten ziren Bideoaren ikonoa
10 Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko Bideoaren ikonoa
11 San Frantzisko oinez ezagutzen Bideoaren ikonoa
12 San Frantziskoko lehenengo lanak Bideoaren ikonoa
13 Ameriketan euskara berreskuratu zuen Bideoaren ikonoa
14 San Frantziskoko garai bateko euskal kluba Bideoaren ikonoa
15 San Frantziskon ez da inoiz bakarrik sentitu Bideoaren ikonoa
16 Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko Bideoaren ikonoa
17 Amerikanoen zabaltasuna Bideoaren ikonoa
18 Indibidualismoa eta askatasuna Bideoaren ikonoa
19 San Frantziskoko euskal etxeko jatetxea Bideoaren ikonoa
20 Mus txapelketak Ameriketan Bideoaren ikonoa
21 Euskal klubeko abesbatzako kidea da Bideoaren ikonoa
22 "Xabladorren heriotza" abesten Bideoaren ikonoa
23 Euskal etxean puntua eta kakorratza erakusten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia