Inguruko erromeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-131-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inguruko ze erromeriatara joaten ziren. Galdakaora behin bakarrik; Zaratamokoa, berriz, joan beharrekoa izaten zen. San Migelgo erromeria oso famatua ei zen. Inguruko harizti batean egiten zen erromeria. Geltokirik izan ez arren, Bilbotik zetorren trena ere gelditu egiten ei zen bertan.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: BSR-131/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Gero hortik, Zaratamotik-eta a saber nondik joaten gintzen erromerixera. Gu Sananton txikerrera ta. Galdakaora baten bakarrik joan naz, e! Ez naz joan Galdakaora. Ostantzien hemetik bai, Miraballes ta Arrigorrixa ta dana hemetik. Zaratamo… oi, Zaratamo! jolin, Zaratamo… Zaratamoko erromerixe ez dogun itxitten ezta…! Gurien aitte defuntuek kontetan dauzen —nik ez dakit /eztait/ baie, nik ez dot ezeutu holakorik baie— gure aitte defuntuek kontetan deuen zuin etxie dauen lekuen, zuik bizi zarien lekuen, esaten deu gure aitte defuntuek harazturixe egon zan.
- A!Haratxak.
- Haratxak egoten zien. Esaten deuen. Eta han eitten zan erromerixe. Oin han plazan barik hor eitten zan.
- Ta jateko gauzek eta…
- Eta, bai, han, ba, txosnak ifintten deurezan esaten deun gure aittek eta. Hola. Menuda… Trena be hemen lotuten zan. Ez zan egon apeaderorik ez ezer, baie hemen lotuten zan Bilbotik etorten zan trena, hor, barreratan, gero hortik gora joateko. Erromerixe… San Migelgo erromerixe ixiten zan famadue gure aittek esaten deu. Oi! Famadue! Terribleko fama…
- […] famadue ixen zala.
- Famadue ixiten zan, gure aittek esaten deuen, erromerixe. Trena lotuteko… begittuzu! Trena, e! Estaziño barik ezer hor lotuten zan. Hortik ekarten [deuen] jentie horra joateko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!