Barkoxe (Zuberoa)

"Agota" kanta zaharra

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Barrère, Marie

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAR-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Agota" izena duen abestia kantatzen du. Agotak Euskal Herrian bizi diren giza taldeak dira eta ez ziren ongi onartuak euskaldunen artean. Legenardunak omen ziren haien arbasoak eta zenbait gorputz atal desitxuratuak zituzten. Maitemindurik dagoen neska bati buruzkoa da kanta hau, bere etxekoak ezkontza horren aurkakoak baitira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Agota
Argia azkorrian jinik ene ardiekilan
bethi beha entzün nahiz nunbaitik zure botza.
Ardiak nun ützitüzü erradazüt egia
nigarrez ikhusten deizüt zure begi ejerra.

Ene aitaren isilik jin nüzü zuregana
bihotza erdiatürik zihauri erraitera
khanbiatü deitadela ardien alhagia
sekülakotz defendatu zureki mintzatzia.

Gor niza ala entzün düt erran deitadazia
sekülakoz jin zirela adio erraitera
etziradia orhitzen gük hitzaman ginila
mündian bizi güneno algaren maithatzia.

Atzo norbait izan düzü ene aitametara
gük algar maite günila haien abertitzera
algarganik hürrinteraztez, fite diten lehia
eta eztitien jünta kasta agotarekila.

Agotak balia dila badizüt entzütia
ni ere hala nizala erran deitadazia
egündano ükhan banü dremenden leñhüria
enündüzün ausartüren begilat sogitera.

Jentetan den ejerrena humen düzü agota
bilho holli, larrü xuri eta begi ñabarra

nik ikhusi [artzañetan zü zira ejerrena
ejer izateko aments Agot izan behar da.

Soizü nuntik ezagützen den zoin den jente agota
lehen suaz egiten zaio hari beharriala
bata dizü txipiago eta aldiz bestia
biribil eta orotarik bilhoz ingüratia.

Hori hala balin bada haietarik etzira
ezi züre beharriak algar iduri dira
agot denak txipiago badü beharri bata
aitari erranen derot biak bardin tüzüla]

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia