Marie Rose Aroix Bielle

Barkoxe (Zuberoa) (1935)

Biografia

Sortzez Aroix, Bielle du ezkontze izena. Pierra Aroix zuen aita, Barkoxeko Pordoy etxekoa, eta ama Altzaikoa, Marianne Aranburu "Bidabia". Laborariak ziren: aitak oihanean lan egiten zuen asko, egurra mozten eta saltzen. Mitil bat zuten etxean eta oihanean laguntzeko. Sei anai-arreba ziren, ia dena neskak gazteena salbu; ahizpetako bat gaztetan hil zen. Marie Rose Parisera joan zen neskato, eta fabrika batean lanean ere ibili zen. Jean Biellekin ezkondu zen, Parisen elkar ezagututa. Maulera sartu zirelarik, Bidegain fabrikan lan egin zuen Marie Rosek; senarra SNCFn lanean ari zen. Ahizpa zaharrenak hartu zuen etxondoaren segida. Aitarekin ikasi zuten dantzan eta kantuan. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BAR-006 2014 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia