Bardoze (Lapurdi)

Garitik ogira

Garitik ogira Ogia astero egiten zuten Iriberrian. Etxean egindako garia ezkaratzean kontserbatu ondotik, errota batera eramaten zuten irina bilakatzeko. Etxean zeukaten labean egosten zituzten ogiak.
Ogia astero egiten zuten Iriberrian. Etxean egindako garia ezkaratzean kontserbatu ondotik, errota batera eramaten zuten irina bilakatzeko. Etxean zeukaten labean egosten zituzten ogiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, zertarako etortzen ziren laguntzera, auzoak? Zerria hiltzeko? Eta gero, ba bertze batzuetan etortzen ziren?
- Isabelle-Louisette: A ba, lan... lanetan e', elgar laguntzen ginen, udan belarretan, eta... ze... zernahi motetan.
- Ogia egiteko, eta ogia juteko, eta...
- I. L.: Ogia egiteko.
- Egiten zenuten ogi gehiago eta? Egiten zenuten, ogia?
- I. L.: Ba, ba, ba, ba.
- Eta gero etxean egiten zenuten?
- I. L.: Jo... joten, ba.
- Frantxoa: Ba maxinaekin, hor zen, ezkaratza zen hor. [...] emaiten nien dena, ta geo maxina gielian, ta geo ale...
- I. L.: Leheno iten... iten zen oaiko...
- Joseph: Bi eihera [...]...
- Bi eihera? Bardozen berean?
- J.: Ba, ba, [...]...
- F.: Hiru!
- I. L.: Hiru, hiru.
- F.: Gixeko (Gixune) limitan.
- Eta jendeak harat eramaten zuen ogia?
- F.: Ba, ba! Ba pasatzen zien mandoekin e', etxetan...
- I. L.: Etxetan...
- F.: Ogiaan xeka, irinaan egiteko, eta geo...
- I. L.: Artoa 're mestu... mesturaan iteko.
- A bai, hori Vivier-ek (Jean-Baptiste Vivier) kontatua nau. Eta labea bazenuten etxean ogia egiteko?
- F.: Ba, ba.
- Eta asteko ogia egiten zen orduan? Aste guziko?
- I. L.: Ba asteko ogia, aste... "Enfin" iten giniin ogia eta geo fini zelaik...
- Berriz?
- I. L.: arra iten giniin.
- F.: Bardotzen, oono, iten zuten beant e, ogia, Beterbidian!
- I. L.: Ba, ba, etxe ogia iten zuten oono, beantian, bana geo bon... abandonatu zuten.
- F.: Banien Martikorena, Iisarrin (Irisarri), erdi espaiñola zien, bietan iten zuten astian, ogia. Zonbait aldi jan dut xingarrekin ogia, fresko-freskoa, "putain"!
- Batzuk patatekin egiten zuten, omen.
- I. L.: Nola?
- Patatarekin. Batzuk egiten zuten nahasita, zenbaitek.
- I. L.: A ba, ba, ba.
- Patatarekin.
- I. L.: Ba, patatekin, ba.
- Ez dakit, ez dut behin ere dastatua!
- I. L.: Nik e' ez, eta beti ogiakin in duu, guk, eta... ogi irina.
- Eta andrek egiten zuten hori? Ogia?
- I. L.: Ba aitak eta... ait' eta amek iten zuten... ze... zernahi, "enfin" batek edo bestiak iten zuten pasta, eta "voilà".
- F.: "Oui, oui" oro denak aldea die!
- I. L.: Eta fini! Hoi fini, hoi oro...
- Hori fini eta noiz zen, noiz zen hobeki? Lehenago edo orain?
- I. L.: A be lehen... oai, oai bizi denak behar balu bizi gue denboran...

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia