Bardoze (Lapurdi)

Zerrikiarekin prestatutako puska guziak

Zerrikiarekin prestatutako puska guziak Bi zerri etxean berean hiltzen zituzten, eta hauekin "tripota", "sabelea", "pantxeta", etab. prestatu. Nola deitzen zioten gauza bakoitzari (eta inguruko herrietan nola).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-006-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi zerri etxean berean hiltzen zituzten, eta hauekin "tripota", "sabelea", "pantxeta", etab. prestatu. Nola deitzen zioten gauza bakoitzari (eta inguruko herrietan nola).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zerriak hiltzen zenituztelarik, nola, zer zerri puska egiten zenuten? Nola erraten da "boudin" eta holakoa?
- Frantxoa: A! Tripota ta lukinka.
- 'Tripota' erraten duzue zuek?
- F.: Ba.
- 'Tripota'?
- F.: Hemen ba.
- Isabelle: Guk 'Sabelia'...
- A? Zer da hori, 'sabelia'?
- I.: 'Sabelia'... tripota.
- A, to.
- F.: Ba Heletan'e bada 'tripotxa', erraiten dute.
- Bai, guk ere, baina guk hori bildoskian, bildoskiarekin egiten dugu 'tripotxa'.
- F.: Bai.
- Baina zerrikiekin, 'odolkia'.
- I.: 'Odolkia'?
- F.: 'Pantxeta'...
- Zer da hori?
- F.: Atzarraekin ina.
- I.: Atzarraekin ina, 'pantxeta'...
- [...]
- 'Pantxeta', hau, hemen, hori da ardiarekin egiten dena?
- I.: Bai, 'pantxeta'.
- Hola, odolkia, ardiena?
- I.: Ba.
- F.: Irisarrin edo hola, anhitz, puta, ona zen hoi! Klianten etxen, amen bat beste amen bat... Ezagutzen nitin... Oai ahantzia [...] ba: "[...] ikusteat! Itzuli bat!". "Oui, oui." Ba, denak sanjatiak dia oai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia