Zerria hiltzerakoan, etxekoak eta auzoak gonbidatuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-006-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: BDZ-006/012
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
- Eta gero, zerria ere etxean hazten zenuten?
- Isabelle-Louisette: Ba, ba, ba, ba, xerriak eta oiloak eta...
- Zenbat, urtean zerri bat egiten zenuten, edo gehiago?
- Joseph: Ba biga're.
- I.L.: Biga're, biga... bi zerri.
-J.: Oai ez duu /eztuu/ gehio hiltzen...
- I.L.: Oai ez duu /eztuu/ gehio hiltzen e.
- Orain galdu da usaia?
- I.L.: Ba, e oono badia ba, etxetan hiltzen dutenak, xerria.
- J. Ba güti.
- Bai. Eta zerri hiltzetan eta laguntza biltzen zen, kanpokoa, ez? Kanpotik?
- I.L.: Bo auzoak...
- Auzoak?
- I.L.: Eta familia. Hurbiltzen da familia, eta auzoak.
- Besta pita bat egiten zen?
- I.L.: Ba, pesta?
- J.: Ba, kartetan!
- I.L.: Kartetan aatsaldetan, eta "voilà".
- Eta zerria hiltzen zelarik, zer? Odolkia atera?
- J.: Ez zen /etzen/ elektrizitateik, ez...
- I.L.: Ez ginien eta argirik 'e, ez zen /etzen/ elektrizitateik... Beaz... ez zen /etzen/... lanpa [...]ekin eta "bougie"ekin egiten zen!
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!