Ihauteriak Bardozen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxeko izebek ez zituzten gogoko, jatekoa eta edaria ezkutuan eman behar izaten zieten. Mutilak ziren normalean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2013(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: BDZ-002/022
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Inauteriak
Transkripzioa
- Zuek egiten zenuten ihauteririk edo hemen? Ihauterik?
- Ba, ba, ba, ba. A ba. Ihauteria bazen e! Gu eskolan gindelaik eta heldu zien eta gue eskolako gehienak, eta o la la...! Hemengo ttanttek ez zuten maite e...! A eta guk pena gindien, zeen ta bagindakien nor zien heldu zienak. Bana amak, ikusi gabe emaiten zien... emaiten zakoten arroltziak edo zeit.
- Eta...
- Xokoleta, edo...
- Eta zer... zertara etortzen ziren?
- Heldu zien etxetaat maskekin, eta bon... mintzatzen... mintzatzen zuten, eta zeit... ze... zerbaiten edateko, edo zeit emaiten ahal gindienez, edo... Sosa ez dakit emaiten zenez... Beharbaa...
- Eta kantatzen zuten zerbait, edo...?
- Ez, bo ez, ez hemengo... ez, hori ez niz oroit ez, ez.
- Eta dantzarik eta ere ez?
- A hori ez, ez niz oroit.
- Eta musika?
- Maskak.
- Maska, bai.
- Maskak.
- Eta gero...
- A hori...
- Hori gustatzen zitzaizun?
- Ba! Gizon... mutikuak zien, ez zen neskaik e!
- Eta zertako ttanttek ez zuten maite?
- Adina zuten e! Puf, lautan hogoita aita... aitaxiin arrebak. Ez bitakit, beharbaa ez bitzen eiten hen denboran, ez dakit nik zendako ez zuten e...? Ez zien kontent e... jin ziten e... "Mais" amatxi, amatxi aintzildarra, a oroitzen niz hua... hak emaiten zakoten e... zeit, elia... eta amak e.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!