'Jinko ttipia'
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere izebak 'jinko ttipia' deitzen zion belarrak ematen zizkion sasi medikuari. Honek belar haziak ematen zizkion, minaren araberakoak. Bestalde, medikua ere bizi zen inguruan. Telefonorik ez zenez, medikuaren bila joan behar izaten ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2013(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: BDZ-002/014
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Erremedioak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak
Transkripzioa
- Eta nik ukan dut ttantta bat, e... igorri dute [...]. Bana azkenian, ezautzen bitzuten norbeit, ein ditu biak, izan da ere norbeiten ikusten.
- Eta bertzeenaz, ba orduan e... hori ez zen loreekin edo belarrekin, eta ez zen horien...
- Ez, bana intzutia dut e... "jinko ttipia".
- A?
- "A Arrauntz". Eta hemengo ttanttak, aitatxiin arrebak, ttantta batek ez zien osaarrik, eta hua izan omen da gizonaan ikusten e.
- Eta "jinko ttipia" erraten zioten?
- "Voilà", "jinko ttipia". Eta hak emaiten zitien belar zon(beit), dependitzen zen ze eritasun zen. Bana emaiten zitien belar e... belar e... haziak edo belar e... "enfin la plante".
- Bai, bai, bai.
- Belar e...
- Sendatzeko?
- Bai.
- Baina bon, denbora horretan, baziren ere medikuak ez, hemen? Izan ziren jadanik...
- Hemen bazien medikiak, ba. Bardotzen ez, bana Bidaxunen eta Ahurtin.
- Eta haurrak sortzeko eta, medikuak ibiltzen ziren edo...?
- Ba, eta ama, amaoina, "non, eh... sage-femme"...?
- Amañoa?
- "Eh... sage-femmes" bazien.
- Baziren?
- Bazien "des sage-femmes", Bastidan. Ta geo auzuekin.
- Auzoekin?
- Medikia ez balin bazen heldu, eta auzua, ta lehenik auzua, ta zonbeit aldiz haurra jina, ta geo medikia hel(d)u zen.
- Eta segidan bataiatzen zen ez, orduan...?
- Ba. Eta juiten zien e... edo auzua, edo... edo aita, haur e... beharraan aita, bizikletien, edo zaldiz edo... ez bitzen telefonaik medikiaan abertitzea jiteko!
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!