Bardoze (Lapurdi)

"Sorginak"

"Sorginak" Halakorik ezagutu ez badu ere entzuna dauka terminoa. Azaleko arazoak sendatzen zituenik bazegoen Bardozen.
Halakorik ezagutu ez badu ere entzuna dauka terminoa. Azaleko arazoak sendatzen zituenik bazegoen Bardozen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- [...] bazen, zenbait herritan, badira sorginak... Erraten dute emaztekiak, loreekin eta sendatzen zutenak.
- Ba...
- Bazen hemen holakorik?
- Bon nik intzutia, bana ez dut ezautu.
- Bai, eta entzun e...?
- A ba. Intzutia ba... bana nik ez dut sinesten! Ez zata iduritzen e... Geo baziela jendiak e... sendotzen zutena ekzema edo hola ba.
- Bai, horiek hemen, Bardozen?
- Bardotzen bazen ba, "à Mondon" ta...
- Munduenean?
- "Oui"...
- Eta zer...?
- Nor, norbeit... e... "voilà", ez dakit e... be gu, guk ez diu behartu.
- Oihenartean?
- Oihenartien ba. A... "même", e... e... o la la... beste... zona. Zona ere geldi... eiten zien sona... soiñatzen. Hartako izana niz e... senarraekilan. Eta senarraan amaekilan e, Oihenartien.
- Bai e... Vivier-ek kontatua... kontatua dit.
- "Voilà".
- Bai, hori han da, Ipharragerre ondoan?
- Onduan.
- Bai.
- Eta "même", erran daukute alaba ttipia, emazteñuaan ez alaba, bana alabaan alabak, sendatzen diela. "Enfin" hori intzun diu. [...] zeen ta zonbeit medikiek erranen dute: "Ezautzen baduzie norbeit, zoazte e... ikustea." Eta beste batzuk ez dute sinesten.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia